ZURE ENPRESA METAPOSTAN

METAPOSTAk enpresei haien dokumentu garrantzitsuak seguru gordetzeko dokumentu-gordailu elektronikoa eskaintzen die.

Jaso, gorde, ordenatu eta partekatu

  • Atxikitako entitateen faktura, ordainagiriak, ziurtagiriak… jaso era seguruenean.
  • Enpresako dokumentazioa igo eta gorde balio legalarekin.
  • Zure enpresaren dokumentazioa toki seguruan ordenaturik izan.
  • METAPOSTAn alta hartu duten beste enpresa edo pertsonekin nahi dituzun dokumentuak partekatu konfidentzialtasun osoz.
  • METAPOSTAk ez du ahalmen-mugarik jasotzen diren dokumentuentzako. Igotzen diren dokumentuentzat, ordea, GB bateko muga dago (ahalmen hau handitzeko metaposta@metaposta.comemail bitartez harremanetan jarri zaitez).

Bidalketa seguruak

“METAPOSTA Enpresa” aplikazioarekin, enpresek nominak, faktura elektronikoak, ziurtagiriak… bidali ahal dizkiete langile, bezaro eta hornitzailei haien bidalketetan segurtasun handiena eskainiz eta kostuak aurreztuz.

Aplikazioa erraz instalatzen eta erabiltzen da, ez dago teknikariak erabiltzeko pentsatua.

Tarifak

Komunikazio-kostuak eurotan (BEZik gabe):

  • 0Kb – 300Kb: 0,113€
  • 300Kb – 600Kb: 0,185€

Komunikazio-kostuak zaintza legala barne (BEZik gabe):

  • 0Kb – 300Kb: 0,163€
  • 300Kb – 600Kb: 0,235€

Zerbitzu zehatzak

  • METABOX

Bezero, langile, hornitzaile eta kolaboratzaile guztiei dokumentazioa bidaltzeko METAPOSTA kanal segurua erabili nahi duten enpresa eta erakundeei konponbidea emateko sortu da METABOX zerbitzua.

Erabilgarritasun berri honekin, enpresek funtzio berria dute METAPOSTAn: haien langile, bezero edota kolaboratzaileen METABOX postontziak modu azkarrean sortzea.

  • METAFAKTUR

Legeak ezartzen dituen baldintzak betez fakturak elektronikoki bidaltzeko eta hartzaileari fakturen zaintza legala eskaintzeko aplikazioa da.

  • METAFIRMA

Hitzarmen eta kontratuen kudeaketa eta zaintza.

  • METAZAIN

Norberaren dokumentuen babesa, zaintza legalarekin.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....