Zer egin gure negozioa Google Maps-en ager dadin

Google da Interneten edozein motako informazioa bilatzeko bilatzailerik ospetsuena eta erabiliena, baita enpresak eta salmenta-puntuak bilatzeko ere. Horregatik, jendeak zure enpresa aurkitzea nahi baduzu, ia ezinbestekoa da Googleren bidezko bilaketetan erraz aurkitzeko moduan egotea.

Ildo horretan, zure negozioa Google Mapsen kokatzeak bi helburu nagusi ditu: batetik, bilatzailearen erabiltzaileei zu offline aurkitzen laguntzea, baina baita online aurki zaitzaten ere; izan ere, zure bezero izan daitezkeenei zure kalea eta zenbakia adierazteaz gain, Google Mapsen azaltzen bazara zure web-orrialdea agerikoago egongo da, kokapen hobea izango baitu.

Google Maps Googleren mapa-tresna da, eta bertan nahieran ibil zaitezke: atzera eta aurrera, hurbildu, urrundu, helbide bat aurkitu, puntu batetik beste baterako ibilbideak osatu, nahi duzun zonaldearen satelite-ikuspegia eskuratu, distantzien berri jaso, beste bide batzuk ezagutu, eta abar luze bat.

Jende askok ez du GPSrik eta Google Maps erabiltzen dute toki batera iristeko modua jakiteko. Gainera, planoa eta jarraitu beharreko bidea zehaztasun guztiekin inprima daitezke. Era berean, gero eta gehiago dira Google Mapsekiko interaktiboak diren aplikazioak dituzten Smartphone, iphone eta bestelako telefono mugikorren erabiltzaileak. Oso erabilgarriak dira gu gauden tokitik hurbil den negozio bat, denda bat, hotel bat edo jatetxe bat aurkitzeko.

Nola sartu zure negozioa Google Mapsen. Eman beharreko urratsak.

1. Oraindik ez baduzu, sortu zure enpresaren gmail kontu bat eta sar zaitez Google My Business-era (lehen Google Places). Klikatu “Ezarri zure enpresa Google-n” aukera. Google My Businessek azalduko dizu pausoz pauso erregistroa nola egin.

Google My Business 1

2. Sartu zure enpresaren izena bilatzailean eta sakatu ‘enter’. Klikatu ‘Ez datoz bat. Gehitu zure enpresa’ aukera. Ondoren, bete inprimakia zure negozioaren datuekin (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, lokalaren argazkiak, etab.).

Google My Business 2

3. Kategoria eta negozioaren azalpena. Aukeratu zure enpresa azaltzeko erabiliko dituzun hitzak, erabiltzaileak zu bilatzeko erabiliko dituenen ahalik eta antzekoenak. Googlek negozio-kategoriak iradokitzen ditu, urrats hori errazagoa izan dadin, baina batzuetan ez dago norberaren enpresara ondo egokitzen denik.

Google My Business 4

Gainera, bezeroak hartzeko lokal fisiko bat izan beharrean haien instalazioetara joaten diren enpresek zerbitzu-zonaldea jartzeko aukera dute.

Google My Business 5

4. Egiaztatu mapan enpresaren kokapena. Helbidea idatzi baduzu ere, ziurtatu Googleren erakusleak zuzen kokatu duela zure enpresa mapan. Horren ondoren, “Jarraitu” klika dezakezu.

5. Gero, Googlek eskatuko dizu Google Plus orrialde bat sortzeko, zure enpresa Googlen kudea dezazun. Enpresa kudeatzeko baimenduta zaudela berretsi eta klikatu “Jarraitu”. Aurrerago, Google zurekin jarriko da harremanetan negozioa zeurea dela egiaztatzeko, eta kode bat bidaliko dizu ohiko postaz.

5 urrats erraz horiekin zure negozioa mapan kokatuko duzu.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....