Smartphone eta tabletetarako antibirusak

Telefono adimendun edo smartphone delakoen eta tableten gisako gailu mugikorren erabilerak izan duen igoera delaeta, horiek birus-garatzaileen xede bihurtu dira, ordenagailu pertsonalekin gertatzen den bezala.

Telefónica Fundazioak egindako “La Sociedad de la Informaciónen España” azken txostenaren arabera, gailu horien tasa telefono mugikorren % 63tik % 81era igaro da, bi urtetan, Espainian. Gainera, 2014an herrialdeak tableta-salmentaren % 68ko igoera izan duela azpimarratu behar da. Txostenaren arabera, Espainian aplikazioen 23 milioi erabiltzaile aktibo daude eta horiek aplikazioen 3,8 milioi deskarga egiten dituzte egunero.

Horrela, eta Telefónicak azpimarratu duen moduan, Interneteko sarbidea “gero eta mugikorragoa” da. Haren arabera, terminal mugikorrek merkatu-kuota irabazten jarraitzen dute gailu finkoekin alderatuta eta zerbitzuak gero eta gehiago erabiltzen dira mugikortasunean.

2014an, esaterako, 21,4 milioi espainiarrek erabili dute Internet gailu mugikorretatik, hau da, 2013an baino 4 milioi gehiagok.

Horrek aldaketa handiak eragin ditu terminalen erabilerari dagokionez nahiz segurtasunerako arriskuei eta erabiltzaileek abian jartzen dituzten babeserako erreminta eta neurriei dagokienez.

Gaur egun gehiegi hedatuta dagoen arazoa ez izan arren, gailu horien erabilera-tasa gero eta handiagoa da eta, horregatik, delitugile informatikoen erabilera kaltegarriei aurrea hartu behar zaie, horiek erabiltzaileen datu pribatuak lapurtu baititzakete, kreditu-txartela, adibidez (gero eta ohikoagoa da tableta edo smartphone bat erabiliz Internet bidez transakzioak egitea). Era berean, gailu horietan software maltzurrak txertatu daitezke (itxuraz normala den fitxategi bat deskargatzean), hala, modu ezkutuan tarifa gehigarriko zenbakietara SMS mezuak bidaltzea ahalbidetuz.Mugikorrarekin ordainketak egitea ohikoa bihurtzen den egunean telefono adimenduna kontrolatzen duen birus batek eragin ditzakeen ondorioengan pentsatu besterik ez dugu egin behar horiek eragin dezaketen arriskuaz konturatzeko.

Dena den, gailu mugikorren garatzaileak zibererasoen biktima izan nahi ez duten plataformetan oinarritzen dira, jakina.Horrela, Google, Apple edo Microsoft gisakoek esperientzia handia dute esparru horretan eta hainbat metodo eskaintzen dituzte erabiltzailea babesten saiatzeko.

Hori bereziki azpimarragarria da Androiden kasuan, plataformarik ezagunena izanik, hura baita ziberkriminalek gehien erasotzen dutena.Google-ek aspalditik eskaintzen ditu bere baliabideak malwarearen aurka borroka egiteko eta, esaterako, maiz eskaneatzen du Google Play plataforman eskaintzen dituen aplikazioen katalogoa; hori funtsezkoa da bere software-biltegia babesteko orduan, % 100eko segurtasuna ez bermatu arren.

Android 4.2 sisteman egindako azken hobekuntzek (telefono askok oraindik aurreko bertsioak erabiltzen dituztela eta, beraz, horren seguruak ez direla hartu behar da kontuan) ere mehatxu horiei aurre egiten diete:Google Play ez den beste iturri batzuetatik aplikazioak instalatzen saiatzen bagara, sistemak aplikazio horiek egiaztatu eta instalatu aurretik horiek eskaneatzeko aukera eskainiko digu.Beste neurri berritzaile horietako bat SMS Premium mezuen blokeoa da, baita Androidek segurtasun arloan mantentzen duen jarrera bera ere, instalatu aurretik aplikazio bakoitzak erabiliko dituen baimenak deskribatzen baititu.

Google Play edo AmazonAppStore (Androiden kasuan) plataformetatik edo, oro har, gune ofizialetatik datozen aplikazioak instalatzea da, zalantzarik gabe, babesteko lehen neurria eta, jakina, neurririk garrantzitsuena.Oso zaila da aplikazio maltzur bat biltegi horietan sartzea; gainera, behar bezala frogatuta dago malware gehienak jatorri zalantzagarria duten iturrietatik instalatutako aplikazioetatik edo jolas eta erreminta ilegalen kopietatik datozela.

Androiderako antibirusa

Oraindik ere zalantza ugari daude eskura dauden antibirus batzuen fidagarritasunari dagokionez. Horregatik, Consulting Pro zerbitzuan AV-TEST Institutuak egindako azterlanak eta informazioa erabili ditugu (bakoitzaren alderdirik onena eta txarrena islatzen dira bertan).Aztertutako 36 aplikazioetatik hamalauk % 100eko eraginkortasuna lortu dute egindako probetan.

Era berean, institutu horrek sari batzuk ematen ditu urtero eta, bertan, aplikaziorik onena gailentzen du kategoria jakin batzuetan.Mugikorretarako antibirusen kasuan, Qihoo 360 MobileSecurity eta CheetahMobileCleanSecurity izan ziren 2014ko irabazleak.Gainera, horien web orrian (sakatu hemen) beste 24 aplikaziori buruzko balorazioa eta informazioa aurkituko duzu.Guk puntuazio gorena lortu duten hiru gomendatzen dizkizugu. Doako antibirusak izateaz gain (artikulu hau egin zen momentuan), horiek telefonoaren beraren etekina hobetzen dute (web orritik edo Google Play plataformatik deskarga ditzakezu dagokion irudian sakatuz gero).

Cheetah Mobile Clean Security
Antiy (AVL Pro Antivirus)
Sophos

 

 

Azken berriak