Lan eta Gizarte Segurantzako ministerioak lanaldia erregistratzeari buruzko gida argitaratu du

Gizarte-babeserako eta lanaldiko lan-prekarietatearen kontrako premiazko neurriak arautzen dituen martxoaren 8ko 8/2019 Lege-dekretua argitaratu zenetik, lanaldia erregistratzeari buruzko askotariko galderak jaso dira Lan Zuzendaritza Nagusian.

Hori dela eta, Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza ministerioak dokumentu hau egin du, araua aplikatzea errazagoa izan dadin. Dokumentuan jasota daude, informazio gisa, enpresen betebehar formal horri buruzko irizpideak; nolanahi ere, arauaren interpretazioa lan-arloko Epaitegi eta Auzitegiei dagokie.

Gida deskargatu (PDF formatuan)

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....