FakturaBAI

FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jartzen duen web aplikazioa da.

FakturaBAI web-aplikazioak Gipuzkoako egoitza elektronikotik TicketBAI baldintzak betez fakturak jaulkitzeko aukera ematen dizu. FakturaBAIrekin fakturak sor ditzakezu PDF formatuan, QR kodea eta TicketBAI identifikatzailea barne.

Aplikazioan sartzeko, identifikazio sistema elektroniko bat eduki behar duzu, faktura bat egiteko Gipuzkoako Foru Ogasunera bidaltzen den fitxategiaren sinadura elektronikoa behar baita.

Sartu aplikaziora Zergabidea bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, eskura ezazu FakturaBAI eskuliburua (PDF) edo TicketBAIko kontsulta-postontzira jo dezakezu ere.

Oharra

TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren 8 a) artikuluan ezarritakoa betez, TicketBAI betebeharra betetzeko eskura jarritako FakturaBAI aplikazioaren erabilera- edo erabilera-mugak argitaratzen dira.

FakturaBAI erabili ahal izatetik kanpo geratzen dira BEZaren araubide berezi hauen pean egindako eragiketak, bai eta zerga-garrantzi hau duten eragiketak ere:

  • 03 Erabilitako ondasunen, arte gauzen, antzinako gauzen eta bildumako gauzen araubide bereziari lotutako eragiketak
  • 04 Inbertsioko urrearen araubide berezia
  • 05 Bidaia agentzien araubide berezia
  • 06 BEZako entitate taldeen araubide berezia (maila aurreratua)
  • 08 IPSI / IGIC zergei lotutako eragiketak
  • 09 Haien izenean eta besteren kontura bitartekari jarduten duten bidaia agentzien zerbitzugintzaren fakturazioa
  • 10 Hirugarrenen kontura lanbide ordainsariak
  • 14 BEZ zerga sortu gabe duten fakturak, hartzailea administrazio publiko bat duten obra egiaztapenetan

Azken berriak

Lanbidek hainbat laguntza-deialdi argitaratu ditu

Azken egunetan, Lanbidek hainbat laguntza-lerro argitaratu ditu: 2021eko laguntza-deialdia, iraupen luzeko langabezian dauden 30 urtetik gorako pertsonak EAEko lantokietan kontratatzeko Euskal...