EVERNOTE

Evernote produktibitaterako erreminta bat da. Orotariko informazioa (pertsonala nahiz profesionala) ohar eta liburuxka bidez hodeian gordetzea ahalbidetzen du, eta horietara oso azkar iristen da, mugikorreko edo mahaigaineko aplikazioaren bidez, edozein unetan eta edozein tokitatik.

Egunean zehar sortzen dugun informazio guztia antolatzea lan gaitz samarra da. Ideiak ordenatuta edukitzeko, funtsezkoa da erabilgarria iruditzen zaigun guztia sartzeko moduko kutxa bat izatea. Biltegi horretan gauza zehatz bat aurkitzea erraza izatea da hurrengo urratsa. Hirugarrenez, ezinbestekoa da edukiontzi hori edonondik eskuragarri izatea, agenda ahaztuta uzteak edo laneko ordenagailuan dokumentu jakin bat aurrean ez izateak sortutako frustazioa saihesteko.

Evernote

Evernote aplikazioak bete egiten ditu hiru ezaugarri horiek. Aukera ugari eskaintzen ditu, besteak beste: hainbat formatutako agiriak, irudiak eta web-orrialdeak biltegiratzea, norberaren oharrak gordetzea eta mezu elektronikoak kontrolatuta izatea. Guztia etiketen sistema batez sailkatzen du, eta, beraz, bilaketa azkarrak eta zehatzak ahalbidetzen ditu. Hodeiarekin sinkronizatzen da; hortaz, Interneterako konexiodun edozein gailutatik dago edukia eskuragarri. Gaur gaurkoz, Windows, Mac eta Windows 8 eta iOS, Android, BlackBerry eta Windows Phone sistemetan balia daiteke.

 

 

Azken berriak