Erretiro-pentsioaren zenbatekoa jakiteko simulagailu berria

Etorkizuneko erretiro-pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko simulagailua jarri du abian Gizarte Segurantzak. Itsas langileen erregimen berezian diren langileentzat ez da erabilgarria izango, bestelako ezaugarriak baititu.

Simulagailu berria erabiltzeko eta Gizarte Segurantzaren bidez eskaintzen diren beste izapide batzuk egiteko, sisteman erregistratuta egon beharra dago.Erregistroa egiteko beharrezkoa den sarbide-kodea, berriz, Gizarte Segurantzako bulegoetan ematen dute, aurrez aurre.

Jarraian azaltzen den estekaren bidez sar daiteke etorkizuneko erretiro-pentsioaren zenbatekoa kalkulatzeko simulagailura

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....