Eragiketa ekonomikoen erregistro-liburua (Bizkaia)

2013 ekitaldiara arte barne, pertsona fisikoen, ondasun-erkidegoen edo ekonomia-jarduerak egiten dituzten bestelako entitateen taldeko zergaduna baitzara. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren eta, hala badagokio, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudietan ezartzen diren erregistro-liburuak egin behar dituzu.

Baina, 205/2008 Dekretuak ezartzen duenarekin bat, 2014ko urtarriletik aurrera liburu bakarra egin eta kontserbatu beharko duzu, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro Liburua deritzona; liburu horrek aurreko guztiak ordeztuko ditu.

Bada, liburu berri hori egin ahal izateko, Foru Ogasunak laguntza-programa bat jarri du zure eskura. Programa hori www.bizkaia.netwebetik deskarga daiteke, Ogasun eta Finantza Sailaren eremuan, inprimaki ereduak eta laguntzeko softwarea atalean.

Laguntza-programa hori erabiltzea aholkatzen da, 2014ko ekitaldia amaitu ostean 140 eredu informatiboan (gaur egun diseinu-fasean dago) sartu beharko baita liburuaren edukia eta nahitaez Internet bidez transmititu beharko baitzaio Foru Ogasunari, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko 2014ko zergaldiko autolikidazioak aurkezteko epe beraren barruan aurkeztu behar da.

Betebehar horiek guztiak betetzea erraztearren, Ogasun eta Finantza Sailak atal berezi bat jarriko du bere webean, non adibideak eta laguntzak argitaratuko diren.

Orrialde honetan erregistroaren behar berri honi buruzko informazio guztia bilduko da.

Informazio gehiago eta programaren deskarga

Azken berriak