BAK, online jaso dezakezun identifikazio digitala

Alama-egoeraren deklarazioak sortutako salbuespenezko egoeraren aurrean, Foru Aldundiak autentifikazio eta sinadura elektronikoak gaitu ditu BAK bidez, aldi baterako eta hura amaitu eta 15 egun natural gehiagoko epean. Horrek nabarmen errazten ditu dirulaguntzak eskatzeko prozesuak, tramite fiskalak eta abar, gaur egun bizi dugun osasun-alarman.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak onartu egiten du Camerfirmak emandako ziurtagiria, eta inora joan beharrik gabe lor daiteke.

Zer da BAK?

Identifikazio elektronikorako BAK bitartekoa  pertsona fisikoei zuzendutako identifikazio eta sinadura elektronikoko doako sistema bat da, online izapideak egiteko. Sistema erraza da, eta izapidetze elektronikoa NAN/AIZ eta pasahitz batekin bakarrik egin daiteke.

Ziurtagiri ez-kualifikatu bat du lotuta hodeian, IZENPE erakunde ziurtatzaileko pertsona fisikoei zuzendutakoa. BAKQ jadanik badaukazu, ez duzu BAK eskatu beharrik, pasahitza berbera baita.

Halaber, BAK lortzeko, ez duzu aurrez aurre aurkeztu beharrik. Aldundiak prestatutako formularioaren bidez lor dezakezu.

Zer egin dezakezu?

COVID-19ko osasun-krisiaren ondoriozko salbuespen-aldiak irauten duen bitartean, BAK parekatuta geratuko da ordura arte zeuden autentifikazio eta sinadura elektronikoen multzoarekin.

Nola eskuratu BAK?

BAKen eskaerak ez du aurrez aurreko identifikaziorik eskatzen eta bere igorketa hasten da Euskal Autonomia Erkidegoko edozein foru-aldundik bere web-atarietatik banatutako aktibazio-kode baten bidez.

              Gaztebizz Noticias                               logo diputación foral de gipuzkoa - Impact Hub Donostia               

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....