[ARABA] 2018ko Errenta simulatzailea

2018ko errenta simulagailuak ahalbidetzen die zergadunei 2018ko errentaren aitorpenaren kalkulua egitea urtea amaitu baino lehen. Simulagailu horren bidez, aurreikuspenak egin eta BGAE, pentsio funts, etxebizitza kontu eta hipoteka-maileguak amortizatzera bideratutakoak aldatu daitezke, 2019ko urtarrilaren 1a baino lehen. Horrek guztiak zergadunak zergaren hasiera kuota aldatu ahal izatea du helburu.

DESKARGATU

EMAN BEHARREKO URRATSAK:

1º.- Jaitsi simulagailua zeure PCra. Horretarako, jarraitu ondoren zerrendatzen diren argibideak.

2º.- Sartu zeure datuak, nola zuri zeuri dagozkizunak hala ekonomikoak eta zeure familiari dagozkionak, eta programak kalkuluak egingo dizkizu.

3º.- Proba hau ordenagailuan gordetzea duzu eta horrela, aurrerantzean, beste datu batzuk gehitu edo dagoeneko sartutakoak aldatu.

Oharra: Instalazioa egiterakoan edo simulagailua exekutatzerakoan arazorik baduzu, arazoa konpontzeko sar zaitez Laguntza teknikoa orrira.

PROGRAMAREN ESKAKIZUNAK

Windows Vista (Internet Explorer 8 edo goragoko bat), Windows 7, Windows 8 edo Windows 10.

Software: Microsoft .NET Framework 4.5.

Oharra: Simulagailua lehen adierazitako eskakizunen arabera probatu da eta ondo dabilela ziurtatu da. Beste eskakizun batzuekin exekutatuz gero, ez da bermatzen ondo ibiliko denik.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....