Consulting-Prok, Laboral Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza-zerbitzuak, doako mintegia antolatu du Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoak langile autonomoen eta ETEen esparruan eragingo dituen ondorioei buruz. Gasteizen (urriaren 3an), Bilbon (urriaren 4an), Donostian (urriaren 5ean) eta Iruñean (urriaren 6an) egingo da.
2000 urtetik indarrean dagoen legezko betebeharra izan arren, Datuak Babesteko Lege Organikoak guztiz ezezaguna izaten jarraitzen du langile autonomo eta negozio txikien titular askorentzat. Arau hori ez betetzeak 900 eta 600.000 euro arteko isunak eragin ditzake.
Horregatik, mintegi honen helburua Lege hori bete ahal izateko jarraibide nagusiak jakinaraztea da.
Mintegian honako puntu hauek jorratuko dira:
- Zer da Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa? Legearen xedea eta aplikazio-eremua.
- Datuak babesteko orduan esku hartzen duten subjektuak: definizioa eta betebeharrak.
- Araudia betetzeko aplikatu behar diren neurriak.
- Fitxategien lokalizazioa eta inskripzioa.
- Segurtasun-kameren instalazioa. Baldintzak eta jarraitu beharreko urratsak.
- Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa betetzeko eta gure enpresaren informazioa babesteko gomendioak.
Bultz-Lan Consulting eta Arpa Abogados Consultores enpresetako adituek eskainiko dituzte ikastarook.
EGUTEGIA
Gasteiz
- Data: Urriaren 3a, astelehena
- Ordutegia: 17:00-18:30
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)
Bilbo [PLAZA AGORTUAK]
- Data: Urriaren 4a, asteartea
- Ordutegia: 17:00-18:30
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Arenal, 4 – Correo, 2 kaletik sarrera)
Donostia [PLAZA AGORTUAK]
- Data: Urriaren 5a, asteazkena
- Ordutegia: 17:00-18:30
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Askatasunaren Hiribidea, 10-1º)
Iruñea
- Data: Urriaren 6a, osteguna
- Ordutegia: 17:00-18:30
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Arcadio María Larraona kalea, 1)
INSKRIPZIOAK
Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn sakatuz edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz zure datuekin.