[VITORIA-GASTEIZ] Community Managerra: Kudeatu zure marka Interneten

Autonomoek eta enpresa txikiek sare sozialak kudeatzeko oinarrizko ikastaroa. Sare sozialetan duten presentzia planifikatzen, horretarako tresnarik ohikoenak erabiltzen, eta emaitzak neurtzen eta hobetzen ikasiko dute.

Prezioa
%100eko dirulaguntza duen ikastaroa
Ordu-kop.
24 ordu
Data
2017/01/17tik 2017/01/17ra, astelehenetik ostegunera
Ordutegia
15:30etik 18:30ra
Emate-lekua
Pedro Orbea, 8 – 01002 Vitoria-Gasteiz

Helburu orokorrak:

Community Manager delakoaren profila zein den jakitea: enpresek euren markaren irudia Interneten eta sare sozialetan kudeatzeko beharraren ondorioz sortutako funtzio edo lanpostu berria. Zenbait galderari buruz hausnartuko da, haiei erantzuteko. Hona hemen zenbait adibide: Nolakoa izan behar du CM batek? Zer trebetasun behar ditu? Zer zeregin ditu? Enpresaren barruko lanpostu bat izan behar du, edo enpresatik kanpo kontratatu behar da?

  • Komunitate birtualak kudeatzea, enpresarentzako balioa sortzeko.
  • Oinarrizko tresnak erabiltzen jakitea, sare sozialei eta on line komunitateei ahalik eta etekinik handiena ateratzeko.
  • Ingurune sozialetan parte hartzeko estrategiak izatea.
  • On line kanpainen errendimenduari buruzko informazioa lortzea.

Edukiak

1. 2.0 weba. Sarrera.

  • mendeko kontsumitzailea: joerak eta portaerak.
  • Aldaketak bezeroarekiko harremanean.
  • Social Media delakoa eta haren erabilera marketin-tresna gisa.

2. Zer da Social Media Optimization (SMO) delakoa?

  • Entzun zutaz mintzatzen ari denari.
  • Enpresa batek Social Media ez erabiltzeko arrazoiak.
  • Social Mediaren arauak.
  • Sare sozialen sailkapena. Espainiako sare sozialen mapa.

3. Nor da Community Managerra?

  • Community Managerraren zeregina. Enpresako norbaitek izan behar du CMa, edo kanpoko batek?
  • Community Manager baten eguneroko jarduera.
  • Social Median kanpaina arrakastatsu bat izateko oinarriak.

4. Komunitate birtualetan edukiak moderatzea eta kudeatzea: Elkarrizketaren edukiak.

5. Community Managerraren tresnak.

  • Oinarrizko tresnak.
  • Kudeaketa-tresnak.
  • Multiposting-tresnak.
  • Kudeaketa integraleko tresnak.
  • Monitorizazio integraleko tresnak.

6. Nola neurtu Social Mediako kanpaina baten errendimendu-emaitzak?

  • Marketin digitaleko neurketak.
  • Social Mediako adierazleak eta inbertsioaren itzulkinak.
  • Estatistiken neurketa.
  • Web-helbideen laburtzaileak.

Informazio gehiago eta inskripzioak

Informazio gehiago:

94 410 21 44 (Susana Vicente) edo formacion@bultz-lan.com.

Ikastaro honetan izena emateko:

Deskargatu izena aurretik emateko fitxa, bete eta bidali helbide elektroniko honetara:

  • Mezuan, erantsi dokumentu hauek:
  • formacion@bultz-lan.com
    • NANaren kopia.
    • Nominaren goiburuaren edo autonomo-kuotaren ordainagiria (lanean daudenak).
    • LEABDaren kopia (langabezian daudenak).

[BESTE IKASTAROAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN]

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...