ULERTU ORDAINTZEN DITUZUN ZERGAK ETA PLANIFIKATU ZURE PFEZ

APUNTA ZAITEZ

Consulting Pro zerbitzuak, LABORAL Kutxaren bezero diren autonomoei eta negozio txikiei aholku ematea xede duenak, doako prestakuntza-jardunaldi hau antolatu du: Ulertu ordaintzen dituzun zergak eta planifikatu zure PFEZ (Ordutegia: 16:00etatik a 17:30etara).

Jardunaldi horren helburua da, batetik, enpresari txikiak ordaindu beharreko zerga nagusien funtzionamendua modu didaktiko eta hurbilean ulertzea, eta bestetik, 2019ko urte fiskalaren bukaera hurbil egonik, faktura fiskala murrizteko zer erabaki har dezakeen ikastea. Mikroenpresen Sozietate Zergarako onarturiko aldaketa nagusiei (zerga-motei, gutxieneko zerga-ordainketa efektiboei eta ordainketa zatikatuari) buruz ere hitz egingo da.

Jardunaldia autonomoei eta profesionalei zuzenduta dago, baita sozietate mugatuetako eta kooperatibetako administratzaileei eta lan-bazkideei ere.

Hala, autonomoen betebehar fiskalak argitzeko eta optimizatzeko antolatutako jardunaldi honetan honako gai hauek landuko dira:

  • BEZaren, PFEZren eta Sozietateen gaineko Zergaren arteko ezberdintasunak eta loturak.
  • Zuzeneko zenbatespen arrunta, zuzeneko zenbatespen erraztua, modulukako tributazioa.
  • Zein gastu ken daitekeen eta zein ez.
  • Liburuak eramateko eta zergak aurkezteko betebeharrak.
  • Zatikako ordainketak, atxikipenak eta urteko aitorpenak.
  • Nola optimizatu faktura fiskala 2019an.
  • 2020rako aurreikusitako aldaketak, bai PFEZen, bai Sozietate Zergan.

Enpresa-aholkularitzaren eta kontsultoretzaren alorreko Bultz Lan Consulting eta Arpa Abogados Consultores enpresetako teknikariek emango dituzte mintegiak.

Honako data hauetan egingo dute doako informazio-saioa: abenduaren 16an, astelehenean, Iruñean; abenduaren 16an, astelehenean, Donostian; abenduaren 17an, asteartean, Bilbon; eta abenduaren 18an asteazkenean, Gasteizen.


EGUTEGIA

Iruñea

  • Data: Abenduaren 16a, astelehena
  • Ordutegia: 16:00-17:30
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: (Sarasate Pasealekua, 22-1º)

Donostia

Bilbo

  • Data: Abenduaren 17a, asteartea
  • Ordutegia: 16:00-17:30
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza – (Gran Vía kalea, 2). Ledesma kaletik sarrera.

Gasteiz

  • Data: Abenduaren 18a, asteazkena
  • Ordutegia: 16:00-17:30
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)

INSKRIPZIOAK

Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn sakatuz  edo consultas@consulting-pro.orgposta elektronikora idatziz zure datuekin.

Edonola ere, Consulting Pro zerbitzutik zure egoera zehatza aztertzen lagunduko dizugu. Deitu 900 100 240 telefono-zenbakira edo bidali zure kontsulta webgunearen bitartez, honako inprimaki hau erabiliz.

[BESTE IKASTAROAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN]

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...