Ulertu ordaintzen dituzun zergak eta planifikatu PFEZren inguruko urteko azken erabakiak

APUNTA ZAITEZ

Consulting Pro zerbitzuak, LABORAL Kutxaren bezero diren autonomoei eta negozio txikiei aholku ematea xede duenak, doako prestakuntza-jardunaldi hau antolatu du: Ulertu ordaintzen dituzun zergak eta planifikatu PFEZren inguruko urteko azken erabakiak.

Jardunaldi horren helburua da, batetik, enpresari txikiak ordaindu beharreko zerga nagusien funtzionamendua modu didaktiko eta hurbilean ulertzea, eta bestetik, 2018ko urte fiskalaren bukaera hurbil egonik, faktura fiskala murrizteko zer erabaki har dezakeen ikastea. Mikroenpresen Sozietate Zergarako onarturiko aldaketa nagusiei (zerga-motei, gutxieneko zerga-ordainketa efektiboei eta ordainketa zatikatuari) buruz ere hitz egingo da.

Jardunaldia autonomoei eta profesionalei zuzenduta dago, baita sozietate mugatuetako eta kooperatibetako administratzaileei eta lan-bazkideei ere.

Hala, autonomoen betebehar fiskalak argitzeko eta optimizatzeko antolatutako jardunaldi honetan honako gai hauek landuko dira:

  • BEZaren, PFEZren eta Sozietateen gaineko Zergaren arteko ezberdintasunak eta loturak.
  • Zuzeneko zenbatespen arrunta, zuzeneko zenbatespen erraztua, modulukako tributazioa.
  • Zein gastu ken daitekeen eta zein ez.
  • Liburuak eramateko eta zergak aurkezteko betebeharrak.
  • Zatikako ordainketak, atxikipenak eta urteko aitorpenak.
  • Nola optimizatu faktura fiskala 2018an.
  • 2019rako aurreikusitako aldaketak, bai PFEZen, bai Sozietate Zergan.

Enpresa-aholkularitzaren eta kontsultoretzaren alorreko Bultz Lan Consulting eta Arpa Abogados Consultores enpresetako teknikariek emango dituzte mintegiak.

Honako data hauetan egingo dute doako informazio-saioa: Abenduaren 11ean, asteartean, Bilbon; abenduaren 12an, asteazkenean, Gasteizen; abenduaren 13an, ostegunean, Donostian; eta abenduaren 11ean asteartean, Iruñean.


EGUTEGIA

Bilbo

  • Data: Abenduaren 11a, asteartea
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza – (Gran Vía kalea, 2). Ledesma kaletik sarrera.

Iruñea

  • Data: Abenduaren 11a, asteartea
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Lekua: [KOKALEKU BERRIA] Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: (Sarasate Pasealekua, 22-1º)

Gasteiz

  • Data: Abenduaren 12a, asteazkena
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)

Donostia

INSKRIPZIOAK

Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn sakatuz  edo consultas@consulting-pro.orgposta elektronikora idatziz zure datuekin.

[BESTE IKASTAROAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN]

Azken berriak