Enpresa batek aurkeztu behar dituen zergei buruzko ikuspegi argi eta egituratua lortzeko oinarrizko ikastaroa. Zergak nola kudeatzen diren azalduko da, baita enpresaren finantza-egituran zer eragin duten ere.
Prezioa |
%100eko dirulaguntza duen ikastaroa |
Ordu-kop. |
24 ordu |
Data |
2016/10/03tik 2016/10/14ra, astelehenetik ostegunera |
Ordutegia |
17:00tik 20:00ra |
Emate-lekua |
Urbieta, 64 -1º izda – 20006 DONOSTIA |
Helburu orokorrak:
- Enpresa batek aurkeztu behar dituen zergei buruzko ikuspegi argi eta egituratua ematea, eta zergek enpresaren finantza-egituran zer eragin duten azaltzea.
- Parte-hartzaileei oinarrizko ezagutzak ematea, ondoren gaian sakontzeko eta arlo horretan jarduerak egiteko gai izan daitezen.
- Kontzeptu horiek kasu praktikoen bidez lantzea, parte-hartzaileak ohar daitezen jorratutako gaiek zer-nolako eragina duten euren enpresetan.
Edukiak
1. Euskadiko ETE-en zerga-araudia.
- Kontzertu Ekonomikoa.
- Aplika daitezkeen araudiak.
- ETE-en definizioa, zerga-araudiaren arabera.
2. Balio Erantsiaren gaineko Zerga.
- Kontzeptu orokorrak.
- Zerga ordaindu behar ez duten eragiketak, salbuespenak, zerga-tasak.
- Eragiketen kokalekua.
- Zergaren sortzapena eta barne hartzen diren azalpenak.
- Kenketa-kasu bereziak.
- Aitorpenak – Likidazioak.
3. Sozietateen gaineko Zerga.
- Subjektu pasiboa, zerga-egitatea eta zergaren sortzapena.
- Zerga-oinarriaren kalkulua.
- Zerga-tasak.
- Aplika daitezkeen kenkariak.
4. ETE-ei dagozkien beste zerga batzuk.
Informazio gehiago eta inskripzioak
Informazio gehiago:
94 410 21 44 (Susana Vicente) edo formacion@bultz-lan.com.
Ikastaro honetan izena emateko:
Deskargatu izena aurretik emateko fitxa, bete eta bidali helbide elektroniko honetara:
- Mezuan, erantsi dokumentu hauek:
- formacion@bultz-lan.com
- NANaren kopia.
- Nominaren goiburuaren edo autonomo-kuotaren ordainagiria (lanean daudenak).
- LEABDaren kopia (langabezian daudenak).
[BESTE IKASTAROAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN]