TAILER PRAKTIKOAK: GESTIOA, AURREIKUSPENA ETA EKONOMIAREN ETA FINANTZEN KONTROLA ETE-AN

CEBEKek, Laboral Kutxarekin lankidetzan, tailer-zikloa jarriko du abian.Lehen bi tailerretan, finantza-egoera nagusiak landu, ulertu eta horien esanahia interpretatzeko beharrezkoak diren teknikak eta ezagutzak azalduko dizkiete partaideei, enpresaren “osasuna” kontrola dezaten, “adierazle” jakin batzuen bitartez. Adierazle horiek, hain zuzen, sortutako egoera batez ohartaraz diezagukete.Era berean, 3. eta 4. tailerretan, 2016rako aurrekontu eredu nagusiak osatuko dituzte Excel formatuan; horien bidez, egoerei aurrea hartzeko aukera izango da, eta horrela, erabakiak hartu eta neurri zuzentzaile egokiak abiaraz daitezke.

Lau tailerretan parte hartzea gomendagarria bada ere, interesa dutenek banaka aukera ditzakete tailerrok eta nahi dutenetan izena eman:

  • TAILERRA 1: SARRERA.GALDU-IRABAZIEN KONTUA EGITEA.EGOERA BALANTZEA EGITEA
  • TAILERRA 2: FINANTZA EGOERAK AZTERTZEA ETA INTERPRETATZEA:TEKNIKAK, EREDUAK ETA EKONOMIA ETA FINANTZARATIOAK
  • TAILERRA 3: AURREKONTUAK, AURREA HARTZEKO MODUA:AURREKONTU PARTZIALAK.EREDU PRAKTIKOAK
  • TAILERRA 4: AURREKONTU OROKORRAK EXCEL KALKULUORRIAN EGITEA

Tailerrak ordenagailu eramangarrien bidez landuko direnez, partaide bakoitzak berea ekarri beharko du, Excel bertsioa instalatuta duela.Halaber, partaideek Exceli buruzko oinarrizko ezagutza izan beharko dute.

Mota: Lan-tailerrak
Data: 2015/10/27 – 2015/11/13
Ordutegia: 09:15etik 14:15era (09:10ean DOKUMENTAZIOA BANATUKO DA)
Tokia: CEBEK
Kostua: – Doan, CEBEKi atxikitako enpresentzat eta Laboral Kutxaren bezero diren enpresentzat. Gainontzeko partaideentzat:100 euro pertsonako eta tailerreko (BEZ barne).

Norentzat:
Finantza-arduradunentzat, Administrazioko teknikarientzat, Kontabilitate Plan Berria ezagutzen duten profesionalentzat eta, orokorrean, ekonomia- eta finantza-azterketari buruzko ezagutza sendotu nahi duten guztientzat, teoriaz gain euren enpresen arazoetarako benetako eta berehalako konponbideak nahi dituztenentzat.
Antolatzailea:Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa – CEBEK

Klikatu hemen informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....