Prestakuntza Directiv@21:Berrikuntza. Berrikuntza zure enpresaren neurrira

Testuinguru sozioekonomikoa aldatu egin da betiko, hortaz, euskal enpresek eta bereziki eteek, moldatzeko biderik egokiena topatu behar dute. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, hiru Foru Aldundien konpromisoarekin batera, enpresak lehiakorragoak izaten lagunduko duen Innobideak estrategia diseinatu du. Estrategia honen barnean Prestakuntza Directiv@21 programa dago. SPRIk garatu duen Prestakuntza moduluen doako prgrama da, eta honen erreferentea den Kudeaketa Aurreratuko Ereduaren sei elementuetan aurreratzeko diseinaturik dago, enpresak berritu dezaten eta lehiakorragoak izaten baimenduko duena: Estrategia /Bezeroak/Pertsonak/ Gizartea / Berrikuntza eta Emaitzak.

Hala, otsailetik ekainera, 22 modulu independente egin ditzakezu sei elementu horiek sakonago lantzeko.

Metodologia zeharo praktiko bati jarraiki, parte-hartzaileek adibide eta jarraibideekin lan egingo dute elementu horietako bakoitza enpresan nola aplikatu jakiteko.

Saioak DOAKOAK eta independenteak dira eta nahi adina saiotan eman dezakezu izena. Industria eta horiekin harreman duten zerbitzu sektoreko enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritzako kideei zuzenduta daude.

Saioaren edukia

• Berritzeko helburu eta estrategien beharra
• Berrikuntza errazten duen testuingurua
• Ideia eta proiektuen kudeaketa
• Berrikuntza kuantifikatu daiteke

Lekua

Gipuzkoako Industri Ingeniarien Elkargoa

Zubieta 38
Donostia-San Sebastián
9:00 – 14:00

Ponentea

Iñaki Arrieta

Enpresa estudiotan lizentziaduna. Erakunde Aurreratuen Estrategia eta Diseinu gaietan aholkularia da. OTEIC Taldearen Zuzendari Orokorra eta Deusto Business Schoolaren Irakasle Titularra. Enpresen Administrazio Kontseilu desberdinei aholkatzen ditu.

Koordinatzailea, Euskalit

Inskripzioak

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...