Consulting PROk, Laboral Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza-zerbitzuak, negozio eta enpresa txikientzako laguntzei eta dirulaguntzei buruzko doako mintegia egingo du Donostian (apirilaren 11n), Bilbon (apirilaren 12an), Vitoria-Gasteizen (apirilaren 13an) eta Iruñean (maiatzaren 24an).
Egungo egoera ekonomikoa dela eta, autonomoek eta enpresa txikiek babes handiagoa behar dute eta edozein laguntza ongi etorria da. Mintegiaren helburua, hain zuzen, dauden laguntzen eta dirulaguntzen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzera ematea da. Informazio praktikoa ematea, enpresa txikientzako laguntzen eta laguntza-lerroen esparruan berritasun nagusiak eskaintzeko:
- Laguntza motak
- Eusko Jaurlaritzaren, SPRIren eta Aldundien laguntza-neurriak
- KOI lerroak eta Estatuko beste laguntza batzuk
- Nola lortu laguntzei buruzko informazio eguneratua
EGUTEGIA
Donostia [PLAZA AGORTUAK]
- Data: Apirilaren 11a, astelehena
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Askatasunaren Hiribidea, 10-1º)
Bilbo [PLAZA AGORTUAK]
- Data: Apirilaren 12a, asteartea
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza – (Arenal, 4 – Correo, 2 kaletik sarrera)
Gasteiz
- Data: Apirilaren 13a, asteazkena
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)
Iruñea
- Data: Maiatzaren 24a, asteartea
- Ordutegia: 17:30-19:00
- Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: (Arcadio María Larraona kalea, 1)
INSKRIPZIOAK
Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn sakatuz edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz zure datuekin.