Linkedin: indartu zure enpresaren komunikazioa

APUNTA ZAITEZ

Consulting Protik lantegi doakoa antolatu dugu LinkedIn baliabideari buruz; enpresei beren salmentak handitzen eta lehiakortasuna hobetzen lagun diezaiekeen tresna da LinkedIn.  Balio handiko aktibo digital bilakatu da negozioen merkataritza-jarduerarako, batez ere enpresa txiki eta ertainentzat

Ikastaro hau sarrera moduan aurkezten da, sare sozial honen bitartez promozionatu, networking egin eta negozio aukerak bilatu nahi dituzten enpresa eta profesionalentzat.

EDUKIA

  • Negoziora bideratutako sare sozialen hastapenak.
  • Sare sozialetako posizionamendua: publiko potentziala zehaztea eta lehiakideak aztertzea.
  • Edukia nola planifikatu sare sozialetan: eduki-motak, idazketa, argitaratzeko erritmoa eta plangintzak egiteko baliabideak.
  • LinkedIn: nire negozioarentzako erakusleihoa.
  • Erreminta eta kasu praktikoak.

EGUTEGIA

Bilbo

  • Eguna: urriaren 7a, astelehena
  • Ordua: 17:30-19:00
  • Lekua: LABORAL Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Kale Nagusia, 2). Sarrera Ledesma kaletik

Donostia

  • Eguna: urriaren 9a, asteazkena
  • Ordua: 17:30-19:00
  • Lekua: LABORAL Kutxaren Lurralde Zuzendaritza: (Askatasunaren Hiribidea, 10, 1)

Gasteiz

  • Eguna: urriaren 14a, astelehena
  • Horario: 17:30-19:00
  • Lugar: Dirección regional de Laboral Kutxa (C/ Dato, 14– sótano)

Iruñea

  • Eguna: urriaren 16a, asteazkena
  • Ordua: 17:30-19:00
  • Lekua: LABORAL Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Sarasate Pasealekua, 22, 1)

NORETZAT

Internet eta hango tresnak erabiltzen erraz eta doan ikasi nahi duten mikroenpresentzat eta autonomoentzat.

INSKRIPZIOAK

Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn ala APUNTA ZAITEZen sakatuz  edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz zure datuekin.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...