“KOBRANTZA GESTIOA ETA ORDAINGABEAK BERRESKURATZEA” MINTEGIA

Apunta zaitez

Consulting-Prok, Laboral Kutxaren bezero diren autonomoentzako eta negozio txikientzako aholkularitza-zerbitzuak, doako mintegia antolatu du: “Kobrantza-gestioa eta ordaingabeak berreskuratzea”. Gasteizen (ekainaren 9an), Iruñean (ekainaren 9an), Bilbon (ekainaren 13an) eta Donostian (ekainaren 14an) egingo da.

Enpresa-berankortasuna eta ordaingabeak arazo handienetako bat dira enpresentzat. Hasieran ustiapen-kontuari eragiten dio, baina gerora arriskuan jar dezake negozioaren egonkortasuna ere. Egungo ekonomia-testuinguruan funtsezkoa da kobrantza-gestioa eta ordaingabeena optimizatzeko tekniken berri izatea.

Mintegiaren helburua horixe da, hain zuzen, ordaingabeei aurrea hartzeko estrategiak ezagutzera ematea eta gerora kobratzeko dauden baliabideak jakinaraztea.

Honako sei gai hauek jorratuko dituzte ekitaldiotan:

  • Ordaingabeei aurrea hartzeko jarraibideak.
  • Kreditu bat ordaintzen ez denean har daitezkeen neurri praktikoak.
  • Berankortasunaren aurkako Legea, azken lege-aldaketak.
  • Zorrak kobratzeko prozedurak. Zorra erreklamatzeko epeak.
  • Sozietateetako administratzaileen aurkako ekintza.
  • Ordaingabeen zerga-alderdiak: kobratu gabeko fakturen BEZa berreskuratzea.

Bultz-Lan Consulting eta Arpa Abogados Consultores enpresetako adituek eskainiko dituzte ikastarook.

EGUTEGIA

Gasteiz

  • Data: Ekainaren 9a, osteguna
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)

Iruñea

Bilbo

Donostia

INSKRIPZIOAK

Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn sakatuz  edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz zure datuekin.

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...