Jardunaldia: Aldaketak hobaritutako prestakuntzan (4/2015 ED legea)

Irailaren 9ko 4/2015 Errege Dekretu Legea eta 30/2015 Legea argitaratu da. Haien eragina azaltzeko, IMHk saio praktikoa antolatu du “enpresek programatutako prestakuntza”ren kudeaketaren aldaketen inguruan eta enpresek beraien prestakuntza kudeatzeko bide berrien inguruan.

  • Norentzat: Giza baliabideetako zuzendariak, prestakuntza arduradunak, giza baliabideetako teknikariak
  • Data:  2015eko urriak 29Ordutegia: 10:00 – 13:00
  • Tokia: Makina Erremintaren Institutua (Elgoibar)

Edukiak

  • Enplegurako Prestakuntzaren araudiaren esparrua. 4/2015 Errege Dekretua.
    • Enpresek programatutako prestakuntza
    • Prestakuntza Baimen Indibiduala
  • Nola kudeatuko dut nire enpresaren prestakuntza?
    • Kudeaketa ereduak: auto-kudeaketa ala kanpo-kudeaketa
    • Ardurak eta bete beharrak.
  • Kontuan hartzeko kalkuluak:
    • Prestakuntzarentzat kreditua
    • Hobaritu daitezkeen kostuak
    • Kofinantzazioa
    • Talde lehenetsiak
  • 7 urrats prestakuntza kudeatzeko.

1. Ziurtagiri digitala lortu

2. Aplikazioan sarbidea

3. Langileen Legezko Ordezkaritzari jakin arazi

4. Prestakuntzaren hasiera jakin arazi

5. Prestakuntza egin

6. Prestakuntzaren itxiera eta amaiera

7. Hobaria aplikatu

  • Araudia aplikatu: Adibide praktikoa.
  • IMH. Jarduteko modua:
    • auto-kudeaketa eredua
    • enpresa-taldea.

 

Plaza mugatuakizena emateko : 943744132 telefonoan (Eider Iriondo), epostaz imhformazioa[abildua]imh.eus helbidean edo bete formularioa.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....