[INFORMAZIO JARDUNALDIA] AUTONOMOEN ARAUBIDEAN KOTIZATZEAREN NONDIK NORAKOAK: ALDERDI PRAKTIKOAK

Norberaren kontura ari diren langileek, sozietate mugatuetako administratzaile askok eta kooperatibetako lan-bazkideek Langile Autonomoen Araubide Berezian kotizatzen dute. Halere, gertatzen da haiek kotizazio-mota horren funtzionamenduari, betebeharrei eta eskubideei lotutako alderdi asko ez ezagutzea.

Consulting Prok, LABORAL KUTXAren bezero diren autonomoei eta negozio txikiei aholku ematea xede duen zerbitzuak, autonomoen araubideari buruzko doako mintegi bat antolatu du, norberaren kontura ari diren langileei zuzendua. Bilbon, Gasteizen, Iruñean eta Donostian egingo da (oraindik datak gabe).

Autonomoen araubideko kotizazioaren ezaugarri nagusiak ezagutaraztea da mintegiaren helburua: zertan datzan kotizazioa, zer eskubide eta betebehar dakartzan, zer kontingentzia estaltzen dituen, kotizazio-oinarrien aldaketak, oinarria aldatzeko gehienezko adina, pentsioaren kalkuluaren egungo egoera, jarduera-aniztasuna, autonomo kolaboratzailea, sozietate-administratzailea, kotizazio-hobariak, amatasuna, jarduera uztea eta abar.

Enpresa-aholkularitzaren eta kontsultoretzaren alorreko Bultz Lan Consulting eta Arpa Abogados Consultores enpresetako teknikariek emango dituzte mintegiak.

EGUTEGIA

Bilbo

  • Data: data gabe
  • Ordutegia: 17:00-18:45
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza – (Gran Vía kalea, 2). Ledesma kaletik sarrera.

Iruñea

Gasteiz

  • Data: data gabe
  • Ordutegia: 17:00-18:45
  • Lekua: Laboral Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14 – sotoan)

Donostia

INSKRIPZIOAK

Tailerrak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak dira. Interesaturik bazaude, informazio gehiago eskatu eta ikastaroetan izena eman dezakezu 900 100 240 telefonora deituz, EGIZU ZURE KONTSULTAn sakatuz  edo consultas@consulting-pro.org posta elektronikora idatziz zure datuekin.

Azken berriak