Fakturazio Elektronikoa: Alderdi legalak eta nola egin zure fakturak

Fakturazio elektronikoa bultzatzeko 25/2013 Legeak dio 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera fakturazio elektronikoa derrigorrezkoa izango dela Administrazio Publikoaren (Estatukoa, Autonomikoa eta Tokikoa) hornitzaile guztientzat. Mugarri hori aukera paregabea izan liteke fakturazio sistema hau ezagutzera emateko eta zabaltzeko, zeren denborarekin sinpletu egingo baititu fakturak egin eta jasotzeko prozesuak enpresen artean. Ikastaro honen bidez parte-hartzaileei lege alderdi batzuk irakatsiko zaizkie fakturazio elektronikoaren baldintza formalak ulertu ditzaten eta baita ere azalduko zaie zeintzuk diren fakturazio elektronikoko konponbideak Administrazio Publikoentzat eta enpresa pribatuarentzat: eF4ktur, Ziurra eta Sinadura.

Helburua

– Sinadura elektronikoaren eta ziurtagiri elektronikoen kontzeptuak ulertzea eta fakturazio prozesuan aplikatzen ikastea.
– Jakitea zein baldintza formal bete behar diren Administrazio Publikoei faktura elektronikoak egiteko.
– Fakturazio mota honetarako (eta beste prozesu batzuetarako) balio duten sinadura tresnak ezagutzea.

Edukia

– Sarrera: sinadura elektronikoa, sinadura elektroniko motak eta sinadura elektroniko aitortua lortzeko prozesua.
– Fakturazio elektronikoa: legeria eta baldintza formalak
– Administrazio Publikoei faktura elektronikoak egitea.
– Enpresa Pribatuei faktura elektronikoak egitea
– EF4ktur: fakturazio elektronikoa autonomo eta mikro-enpresentzat.
– Ziurra: balio juridikoa duen jakinarazpen zertifikatua.
– Sinadura: sinadura digitalak egiteko aplikazioa
– Metaposta, fakturak gordetzeko.

Norentzat

Interneten eta bere tresnen erabilera erraz eta dohainik ikasi nahi duten mikro-enpresentzat edo autonomoentzat.

HURRENGO EDIZIOAK


Donostia-San Sebastián (Gipuzkoa) -Beteta

Data: 2015/06/15

Prezioa: Doakoa

Lekuak agortuak. Itxarote zerrendaren izen ematea.
Pertsona batek aurreinskripzioa egiten badu ikastaroko plazak agortu ondoren, itxaron-zerrendan sartuko da azken orduko bajaren bat badago ere. Ikastaroa berriro antolatzen bada, itxaron-zerrendan daudenei abisatuko zaie.
  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Lekua: KZGUNEA ALDERDI EDER zentroa – Ijentea 1 (Alderdi Eder parkea) 20003 – Donostia
  • Ordutegia: 14:00 – 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu
  • Antolatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Honek emana: SPRI, S.A. (Prestakuntza)

Informazio gehiago


Vitoria-Gasteiz (Araba)

Data: 2015/06/15

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Lekua: Kzgunea Gasteiz-Hegoalde (Alberto Schommer 10, Hegoalde Gizarte Etxea, 01006 Vitoria-Gasteiz).
  • Ordutegia: 14:00 – 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Antolatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Honek emana: SPRI, S.A. (Prestakuntza)

Informazio gehiago


Bilbao (Bizkaia)

Data: 2015/06/16

Prezioa: Doakoa

  • Agentzia koordinatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Lekua: Kzgunea Bilbao (Lehendakari Agirre 42, 48014 Bilbao).
  • Ordutegia: 14:00 – 16:00 tara
  • Iraupena: 2 ordu.
  • Antolatzailea: SPRI, S.A. (Prestakuntza)
  • Honek emana: SPRI, S.A. (Prestakuntza)

Informazio gehiago

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...