Sare sozialen, posta elektronikoaren eta Interneten bidez enpresa sustatzeko beharrezko erremintak ezagutzeko oinarrizko ikastaroa.
Helburuak |
|
Prezioa |
%100eko dirulaguntza duen ikastaroa |
Ordu-kop. |
20 ordu |
EGUTEGIA
Bilbo
- Data: Abenduaren 17tik 20ra eta urtarrilaren 7tik 9ra
- Ordutegia: 17:00-19:50
- Lekua: Bultz-Lan Consulting. Felipe Uhagón Alkatea kalea, 12 – 1
Gasteiz
- Data: Abenduaren 17tik 20ra eta urtarrilaren 7tik 10era
- Ordutegia: 15:30-18:00
- Lekua: Bultz-Lan Consulting. Pedro Orbea kalea, 8
Donostia
- Data: Urtarrilaren 7etik 17ra
- Ordutegia: 17:00-19:30
- Lekua: Bultz-Lan Consulting. Antonio María Labaien kalea, 14-6º
Edukiak
1.- 2.0 Internetaren iraultza:
- Komunikabide berrien eta enpresekin harremanetan jartzeko bide berrien iraultza. Harremanetarako sarea eta online ospea, enpresen interneteko aktibo bereizgarri gisa.
2.- Bitarteko Sozialak (2.0 Weba):
- Blogak: zer dira. Blog pertsonalak, tematikoak eta korporatiboak. Blog arrakastatsu bat sortzea. Blogak sortzeko plataforma ireki nagusiak (doakoak): Blogger eta WordPress.
- Mikroblogak, komunikazioa maila gorenean. Twitter, gehien erabiltzen den mikrobloga.
- Sare sozialak eta networkinga Interneten. Sare sozial motak eta sare esanguratsuenak: profesionalak (Xing, Linkedin, Viadeo), orokorrak (Facebook) eta espezializatuak. Kontaktuen sare eraginkor bat sortzea.
- Gizarte-izaerako edukia sarearen bitartez. Testuak, irudiak, bideoak, audioak eta dokumentuak erabiltzaileen artean hedatzea.
3.- Marketina Interneten (online):
- Web posizionamendua eta ikusgaitasuna. Web-orri baten posizionamendu naturalak (SEO) duen garrantzia.
- Online publizitatea eta babestutako iragarkiak. Nola erabili online publizitatea. Google Adwords-en (SEM) kanpainak sortzea.
- Posta elektronikoaren bidezko marketina. Posta elektronikoa bezeroak lortzeko eta fidelizatzeko erabiltzea. E-mailing eta buletinen balioa eta arrakasta hobetzea.
- Online ekitaldiak. Sarearen bitartez egiten diren aurkezpenetan edo topaketetan enpresekin mantendu beharreko harremanak hobetzeko erremintak.
4.- Gomendio praktikoak:
- Alderdi estrategikoak. Tresnak aukeratzea. Marketin-planak berriz diseinatzea. Langile espezializatuak. Emaitzak neurtzea.
Informazio gehiago eta izan-emateak
Informazio gehiago: Susana Vicente-rekin jar zaitezke harremanetan, 94 410 21 44 telefono-zenbakiaren edo formacion@bultz-lan.com helbide elektronikoaren bitartez, edo http://bultz-lan.com/cursos/ webgunean.
Ikastaroan izena emateko: egin klik hemen.
[BESTE IKASTAROAK IKUSTEKO SAKATU HEMEN]