2015eko itxiera fiskala: Nola optimizatu zergen ordainketa eta zergen inguruko berriak

Apunta zaitez

Consulting Pro zerbitzuak, Laboral Kutxaren bezero diren autonomoei eta negozio txikiei aholku ematea xede duenak, doako mintegia antolatu du, zergen ordainketa optimizatzeko itxiera fiskala nola planifikatu azaltzeko asmoz. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari (PFEZri) eta Sozietateen gaineko Zergari (SZri) buruz mintzatuko dira bertan, eta 2015ean izan diren zerga-aldaketak, 2016an indarrean sartuko direnak, aztertuko dituzte. Mintegia Bilbon egingo da abenduaren 14an (astelehena), Iruñean abenduaren 15ean (asteartea), Vitoria-Gasteizen abenduaren 15ean (asteartea) eta Donostian abenduaren 16an (asteazkena).

Bultz-Lan Consultingeko eta Arpa Abogados-Asesoreseko zerga-aholkulariek emango dituzte mintegiak.


EGUTEGIA

Bilbo

Iruñea

Gasteiz

  • Data: Abenduaren 15a, asteartea
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Lekua: Euskadiko Kutxaren Lurralde Zuzendaritza (Dato kalea, 14)

Donostia

  • Data: Abenduaren 16a, asteazkena
  • Ordutegia: 17:00-18:30
  • Lekua: NH Aranzazu Hotela (Vitoria-Gasteiz kalea, 1 – Ondarreta)

INSKRIPZIOAK

Mintegiak doakoak dira Laboral Kutxaren bezeroentzat, baina plazak mugatuak direnez aldez aurretik eman behar da izena.Nahi baduzu, izen-ematea lau eratan egin dezakezu:

  • APUNTA ZAITEZ dioen botoia sakatu
  • consultingpro.laboralkutxa.com gure webgunean, “EGIZU ZURE KONTSULTA” harremanetarako inprimakiaren bidez.
  • Mezu elektronikoa bidalita consultas@consulting-pro.org helbidera.
  • Beherago dagoen egutegian klikatuta, ekitaldirako sarrerak “0 eurotan” erosteko plataforman sartu eta izena emanda.
  • 900 100 240 telefono-zenbakira deituta.

Informazio gehiago nahi baduzu edo izena emateko arazoren bat baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan hiru aukeretakoren bat erabilita (inprimakia, posta elektronikoa edo telefonoa).


 

Consigue tu entrada

ticketea

 

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...