[VITORIA-GASTEIZ] Kontratazioan egonkortasuna sustatzeko udal laguntzak

Gasteizko udalerrian kontratazioa eta enpleguaren egonkortasuna sustatzera zuzendutako laguntza ekonomikoak.

Nork

Deialdiaren betekizunak betetzen dituzten enpresa edo entitateek, edozein delarik ere beren forma juridikoa.

Epea

2016. urtea: Deialdiaren iragarkia ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik, eta 2016ko urriaren 15a arte.

Betebeharrak

Kontratatuko diren pertsonen ezaugarriak
  • Indarrean dagoen legediak betetzea.
  • Kontratatu aurreko 6 hilabeteetan gutxienez Gasteizko udalerrian erroldatuta egon izana, eta laguntza eman arte erroldatuta egoten jarraitzea.
  • Ez da diru-laguntzarik emango enpresaren titulartasunaren ondorengotzatik edo forma juridikoaren aldaketatik sortzen diren hasierako kontratazioetarako.
  • Ez da diru-laguntzarik emango enpresaburuen ezkontideak, ondorengoak edo bigarren mailara arteko -hori barne- odol- edo ezkontza-ahaidetasuna duten senideak -edo horien kidekoak izatezko bikoteen kasuan- kontratatzen direlarik, edo enpresen kontrola duten, zuzendaritza-karguetan diharduten nahiz administrazio-organoetako kide direnenak.
  • Ez dira diruz lagunduko laguntza eskatzen duten sozietateetan partaidetzak dituzten edo kontratazioaren aurreko urtean izan dituzten pertsonei dagozkien kontratazioak.
  • Ez dira diruz lagunduko kontratazio mugagabeak baldin eta kontratatzen den pertsonak kontratazioaren aurreko 12 hilabeteetan kontratu mugagabe baten bidez zerbitzuak eman baditu enpresa berean.
  • Ez dira diruz lagunduko aldizkako lan-kontratu finkoak.

Diruz lagundu daitezkeen ekintzak

  • Aldi baterako kontratuak kontratu mugagabe bihurtzeko laguntzak, lanaldi osorako edo partzialerako (gutxienez ehuneko 50eko lanaldia).
  • Laguntzen kopurua mugatua izango da: bi kontratazio enpresa edo autonomo bakoitzeko; gizarteratze enpresek hiru kontratutarako diru-laguntza jaso ahalko dute.
  • Kontratazioek 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera egindakoak izan beharko dute eta, gehienez, eskabideak aurkezteko epea bukatu arte egindakoak (2016ko urriaren 15a).
Enpresa edo erakunde onuradunen betebeharrak
  • Diruz laguntzeko moduko jarduerak garatzea, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean.
  • Zerga eta lan betebeharrak egunean izatea, bai eta Gasteizko Udalari dagozkionak ere.
  • Administrazio-bidean edo bide penalean zigortua eta laguntza publikoak eskuratzeko aukeratik apartatua ez egotea, ezta horretarako ezgaitzen duen inongo legezko debekuren menpe ere, Gizon eta Emakumeen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera sexu arrazoiengatiko diskriminaziotzat jotzen diren egintzen ondorio direnak barne.
  • Enpresa onuradunek laguntza-programa honetan parte hartzen duten denbora osoan bete beharko dira baldintza horiek.
  • Ezingo dira laguntza hauetaz baliatu:
    • Diru-laguntzei buruzko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko debeku egoeraren batean dauden pertsona edo erakundeak.
    • Administrazio publikoak, sozietate publikoak edo haiekin loturarik dutenak edo haien mendeko direnak.
    • Ezingo da diru-laguntzarik jaso Gasteizko Udalak nahiz beraren enpresa edo erakunde autonomoek esleitutako kontratuak gauzatzeko egindako lan-kontratazioengatik.
    • Langileen Estatutuaren Legearen Testu Bateginak -martxoaren 24ko 1/1995 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia- 2.1 artikuluan aipatzen dituen lan harreman bereziak.
  • Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudian ezarritako minimis erregimenaren mendeko laguntzak direnez, ezin zaizkie sektore hauetako enpresei eman:
    • Arrantza eta nekazaritza, Kontseiluaren 104/2000 Erregelamenduaren (EE) arabera.
    • Tratatuko I. eranskineko zerrendan agertzen diren nekazaritza-produktuen produkzio primarioa.
    • Beste herrialde batzuetarako edo estatu kideetarako esportaziekin erlazionatutako jarduerak, baldin eta laguntza banaketa sare bat osatu eta funtzionatzearekin lotuta badago, edo esportazio jarduerarekin lotutako beste esplotazio gastu batzuekin.
    • Ikatza, 1407/2002 zenbakia duen Erregelamenduak (EE) definitutakoaren arabera.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...