Turismoaren sektoreari aparteko dirulaguntzak [GASTEIZ]

Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira oinarri hauetan arautzen diren laguntzen onuradun, beren izaera juridikoa edozein delarik ere, baldin eta helburu sozialaren bidez turismoaren sektorean dihardutela egiaztatzen badute eskabideak aurkezteko epea hasten denean, eta betekizun hauek betetzen badituzte:
— Enpresaren egoitza soziala eta fiskala Gasteizko udalerrian edukitzea.— Deialdia argitaratzen den datan (ALHAOko iragarkia) alta emanda egotea Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren epigrafe hauetako batean gutxienez:

ATALA TALDEA EDO EPIGRAFEA JARDUERAREN DESKRIBAPENA

  • 1 681 Hotel eta moteletako ostatu-zerbitzua
  • 1 682 Hostal eta pentsioetako ostatu-zerbitzua
  • 1 683 Ostatu eta apopilo-etxeetako ostatu-zerbitzua
  • 1 684 Hotel-apartamentuetako ostatu-zerbitzua
  • 1 685 Hotelaz gaindiko egoitza turistikoak
  • 1 686 Agentzia edo enpresa antolatu baten bidez egindako apartamentu pribatuen ustiapena
  • 1 687 Kanpamentu turistikoak
  • 1 755 Bidaia-agentziak
  • 1 755.1 Beste bidaia-agentzia batzuei emandako zerbitzuak
  • 1 755.2 Bidaia-agentziek publikoari emandako zerbitzuak
  • 2 854 Biltzarrak, batzarrak eta antzekoak antolatzen adituak
  • 2 882 Turismo-gidariak
  • 2 883 Turismo gidari-interpreteak
  • 1 989 Ikuskizunarekin eta turismoarekin loturiko beste jarduera batzuk. Biltzarren antolaketa. Parkeak edo feria lekuak.
  • 1 989.2 Biltzarrak, batzarrak eta antzekoak antolatzeko zerbitzuak

Betebehar hori ofizioz egiaztatuko du Gasteizko Udalak.
— Bi milioi euro baino gehiagokoa ez izatea urteko negozio-bolumena edo balantze orokorra.
— Hamar langile baino gehiago ez izatea.
— Mikroenpresa izateko aurretik adierazitako baldintzak betetzen ez dituzten enpresei lotuak ez egotea, eta halakoek ehuneko 25etik gorako partaidetza zuzena nahiz zeharkakoa ez
edukitzea bertan.
— Betebehar fiskalak, Gizarte Segurantzarekikoak eta Gasteizko Udalarekikoak beteta edukitzea.

Epea

Maiatzaren 10a arte.

Informazio gehiago

    

Azken berriak