turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak [Euskadi]

Xedea

Euskal turismo-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak babesteko eta haiei euskarri ekonomiko zuzena emateko oinarriak ezartzea, COVID-19ren hedapenari eusteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

Nori dago zuzenduta

Enpresak

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 3gn. artikuluko 3. zenbakian zerrendatutako jardueren artean dauden EAEko turismo-sektoreko ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, eta mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere, eta haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19k eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondotik hartutako neurriak direla eta.

Esandako jarduerak honako hauek dira, beti ere agindu honetan aipatzen diren betetze-baldintza espezifikoen arabera:

a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

b) Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langile-taldea dutenak

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak

d) Garraio turistikoko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidak.

Orobat, a), b) eta c) letretan aipatutako establezimendu eta enpresek 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen egon beharko dute inskribatuta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte euskal turismo-sektoreko norberaren konturako langileek edo autonomoek, baldin eta haien jarduera Agindu Arautzailearen 3. artikuluaren 3. apartatuan zerrendatutakoen artean badago, haien helbide fiskal eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badago, eta jarduera horretan eragina izan badu Osasun-krisiak.

Esandako jarduerak honako hauek dira, beti ere agindu honetan aipatzen diren betetze-baldintza espezifikoen arabera:

a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

b) Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langile-taldea dutenak

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak

d) Garraio turistikoko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidak.

Orobat, a) eta c) letretan aipatutako establezimendu eta enpresek 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen egon beharko dute inskribatuta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzen eskabideei erantzungo zaie, baldin eta zuzenketa eskatu behar ez bada, aurkezpenaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta. Zuzenketa egin behar bada, eskabidea osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta eskuragarri dagoen kredituaren arabera. Onuradun izateko eskatzen diren eskakizunak betetzen direla kontuan hartuta emango dira, eta ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.

Ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ezetsi egingo dira ebazteke dauden eskabideak. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez. Hasierako zuzkidura areagotzen bada, berriro ekingo zaio laguntzak emateari, eta hasierako zuzkidura agortu izanagatik laguntzarik gabe geratu direnek izango dute lehentasuna, dagokien ordenaren eta sistematika beraren arabera.

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, eskabideari dagokion establezimenduan edo lantokian 2021eko urtarrilaren 15ean alta emanda zeuden langileen kopurua hartuko da aintzakotzat, turismo aktiboko enpresen kasuan izan ezik, horiek 2019ko batez besteko langile kopurua hartuko baitute kontuan, ondoren zehazten den moduan:

Agindu honen 3. artikuluaren 3. zenbakiko a), b), d), e), f), eta g) letretan bilduriko erakundeentzat –hau da, turismo-ostatuetako establezimenduak, erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen pertsona juridiko titularrak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo-gidak–:

• 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 6.000 euro.

• 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 9.000 euro.

• 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 12.000 euro.

• 49 langiletik gorako establezimenduak: 15.000 euro.

Agindu honetako 3. artikuluko 3. zenbakiko c) letran bildurik dauden erakundeentzat; hau da, bitartekaritzako turismo-enpresentzat:

• 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 10.000 euro.

• 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 12.000 euro.

• 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 15.000 euro.

• 49 langiletik gorako establezimenduak: 20.000 euro.

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden. Langile berak lantoki bakarrean egon ahalko du atxikita.

Informazio gehiago

    

Azken berriak