MET -TURISMO ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETU ETA MODERNIZATZEKO LAGUNTZA PROGRAMA 2016

Helburua
Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik eta/edo hainbat enpresaren arteko lankidetzatik eta baterako ekimenetik sortu badira, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.
Eskatzaileak

A. Programa  honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:

  • Turismo-alojamenduko enpresak.
  • Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
  • Bidaia-agentziak.
  • Turismo-garraioko enpresak.
  • Turismo aktiboko enpresak.
  • Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
  • Turismo-giden enpresak.

B. Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.

Prestazio ekonomikoa

MET 2016 Programako diru-laguntza taula (PDF, 192 KB)

Diruz lagun daitekeen egitatea

Eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira, hain zuzen ere, honako mota honetako inbertsioak:

  1. Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.
    1. IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko.
    2. Turismo ostatuko establezimenduetan haririk gabeko konektibitatea zabaldu edo hobetzearekin lotutako inbertsioak.
    3. Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta jarduera indibidualak zein kolektiboak burutzea (azken kasu horretan gutxienez turismoko azpisektore ezberdinetako hiru enpresaren artean), hain justu ere turismo-produktu eta/edo -zerbitzu berriak sortzea dakartenak; guztiak ere, jadanik merkatuan direnekiko ezberdinak eta/edo osagarriak.
  2. Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.
    • Turismo ostatuko establezimenduetan sailkapena igotzeko egindako inbertsioek, gutxienez 60.000 euroko inbertsioa badute onartuta.
    • Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko.
  3. Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.

Betekizunak

  • 2015ko abuztuaren 11tik ondoren laguntza-eskaeraren aurkezpenera arte bukatutako eta justifikatutako proiektuen inbertsioak onartuko dira, Agindu honen 13.1 artikuluan ezarritako epearen barruan.
  • Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da establezimendu eta deialdi bakoitzeko.
  • 6.1.b) artikuluan aurreikusitako laguntzak lortu nahi dituzten enpresek egiaztatu beharko dute establezimenduek laguntza-eskaeraren xede den jardueran gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna dutela laguntza-eskaera egin zen egunean. Aldi horretan familia-oinordetzagatik egindako titulartasun-aldaketak onartuko dira (odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 4. mailara arte).
  • Instalazio elektrikoak, argiztapena, isolamendua eta girotzea, ur sanitarioaren eta energiaren kontsumoak, eta energia-etiketatzeari lotutako etxetresna elektrikoen eskuraketa xede dituzten edo horiei lotuta dauden inbertsioak, energiaren-eraginkortasunaren irizpideak kontuan izanik egin beharko dira, eta etxetresna elektrikoen kasuan zorrotzenak izan beharko dute. Era berean, eta hala dagokionean, ingurumen-inpaktuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ahalegina egingo da.
  • Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak, altzariek eta tresneriak berriak izan beharko dute, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko dira eta enpresan gutxienez 3 urte eman beharko dituzte jardunean.
  • Diruz lagundutako webguneek eguneratuta egon beharko dute gutxienez ere 3 urteko aldian.
  • Informatika-ekipamendua, laguntzaren xede den ekimena garatzeko beharrezkoa denean bakarrik lagunduko da diruz, eta hori justifikatu egin beharko da.
  • Ez dute laguntzarik jasoko diruz laguntzeko jardunari zuzenean lotuta ez dauden gastu-kontzeptuek, eta inola ere honako kasu hauek:
    • Lurren, eraikinen, lokalen eta garraio-elementuen erosketa.
    • Enpresaren gastu korronteak, baita sukalde- eta jantoki-gastuak ere (baxera, mahai-tresnak, beirateria eta lanabes txikiak).
    • Berrikuspen- eta mantentze-gastuak.
    • Aseguruak, administrazio-baimenengatiko, lizentziengatiko edo antzekoengatiko tasak, edozein zerga edo tributuren ordainketa.
    • Konektibitate-gastuak.
    • Leasing edo renting eragiketen bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere.

Aplikatu beharreko araudia

Azken berriak