Sortu berriak diren enpresak sendotzeko covid-19 laguntzak [Donostia]

Guztira 200.000 euroko aurrekontu bat izanik, berriki enpresa bat eratu duten eta jarduera ekonomikoa alta egoeran mantentzen duten pertsona ekintzaileei lagundu nahi zaie enpresa-hilkortasunaren indizea gainditzeko, hirian kokatutako enpresa eta autonomoen funtzionamendurako kostuak murrizteko eta horiek merkatuan iraun dezatela ahalbidetzeko.

Helburua Eskaera guztiei buruzko erabakia hartuko da behin eskaera epea amaitzen denean. Laguntza honetara bideratzen diren baliabide ekonomikoak, 2. artikuluaren arabera, eskakizunak betetzen dituzten eskaera guztien artean banatuko dira.

Ordainduriko zenbatekoa inoiz ez da izango eskaeran justifikaturiko eta behar bezala dokumentaturiko zenbatekoa baino handiagoa, eta oinarri hauen 5. artikuluan zehazten diren kontzeptuei egokituko zaie. Laguntzaren ordainketa bakarra egingo da, behin eskaera guztiak jaso eta horiei buruzko erabakia hartu ondoren.

Zehatutako epean laguntza emateko erabakia ez ateratzeak ez du esan nahiko laguntza hori ematen denik. Donostia Sustapenak egiaztatuko du enpresa eskatzaileak parte hartu duela ekintzailetzari laguntzeko garatu diren laguntza, zerbitzu, programa eta jardueretan.

Onuradunak Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko (oinarri arautzaileen 3. eta 4. artikuluak):

  • Ekonomia jardueren gaineko zergako hasierako alta, edo, hala dagokionean, zentsu aitorpenaren alta 2019ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 15era bitartean eginda edukitzea, bi egun horiek barne.
  • Laguntza eskatzen duen enpresa ekintzailetzarako laguntzen onuradun izatea edo enpresa horrek parte hartu izana Donostia Sustapenak antolatutako ekintzailetzako edo gaitasunak hobetzeko programetan, zerbitzuetan eta/edo jardueretan. Programa edo zerbitzu jakin batzuetako onuradunak edo parte hartzaileak izatea, hala nola 2019ko sorkuntzarako laguntzak, Ekin+ programak, enpresak sortzeko zerbitzua, Explorer (Yuzz), Pop Up Commerce (PUC), inkubagailua eta egoitzak. Era berean, laguntza eskuratu ahal izango dute a) letran adierazitako epearen barruan sortutako enpresek, baldin eta, aldi horretan bertan, Donostia Sustapenak identifikatutako sektore estrategikoen klusterren batean sartu badira.
  • Laguntza honetako eskaera eperako, enpresak ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda jarraitzea eta gutxienez pertsona bat alta emanda egotea Gizarte Segurantzaren Autonomoen Araubide Berezian. Autonomoentzako aldi baterako jarduera etenaldia eskatu duten enpresei dagokienez, ulertuko da Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda jarraitzen dutela.
  • Aipatutako laguntzaren xede den enpresaren lantokia eta helbide fiskala Donostian egotea.
  • Laguntza eskatzen duen jardueraren egoitza fiskala Donostian egotea.

I. Pertsona juridikoen kasuan, ondoren zehazten diren eskakizun hauek guztiak betetzea:

II. Enpresaren aktiboa ez izatea 10 milioi euro baino handiagoa, edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehazten den moduan, ez izatea 10 milioi euro baino handiagoa.

III. Langile taldea ez izatea batez beste 50 pertsonatik gorakoa. Batez beste zenbat langile diren kalkulatzeko, urtean jardunaldi osoan izandako langileak hartuko dira kontuan. Lanaldi partzialean diharduten pertsonen kasuan, haien zenbaketa proportzionala izango da lan egindako orduekiko.

IV. Ez izatea aurreko lehen eta bigarren zenbakietan aurreikusitako eskakizunen bat betetzen ez duen enpresen %25etik gorako partaidetzarik, ez zuzenean, ez zeharka.

Zenbat laguntzen dugun Laguntzaren zenbatekoa onuradun suertatzen den pertsona kopuruaren araberakoa izango da.

Zenbateko hori % 20 igoko da pertsona fisiko eskatzailea emakumea bada, edo, bestela, pertsona juridiko onuradunaren bazkide edo partaide bat gutxienez emakumea bada, eta horrela egiaztatzen bada eskaeran.

Ezarritako igoeraz gain, laguntzaren zenbatekoa linealki kalkulatuko da, eskakizunak betetzen dituzten eskaera kopuruaren eta 2. artikuluan ezarritako zuzkidura ekonomikoaren arabera.

Emandako laguntza osoaren onuradun izateko, beharrezkoa izango da aurkezturiko gastuen zenbatekoa laguntzaren zenbatekoaren berdina edo handiagoa izatea. Hori horrela ez bada, aurkezturiko eta behar bezala justifikaturiko gastu guztien araberakoa izango da laguntza.

Zer laguntzen dugun

Enpresa eskatzaileek aurkeztu ahal izango dituzte epe honetan sorturiko eta ordaindiriko gastuak: hasi 2020/01/01etik eta laguntza eskaera aurkezten den egunera arte sorturikoak.

Kontzeptu hauek lagunduko dira diruz:

  1. Jarduerarekin lotutako lokalen alokairuak.

  2. Langile Autonomoen Araubide Bereziko kuotak.

  3. Jarduerarekin lotutako hornidura gastuak (argindarra, telefonoa, Internet…).

  4. Enpresentzako zerbitzu gastuak (aholkularitza, kudeaketa, weba mantentzea, publizitatea…).

  5. Jarduera hobeto garatzeko prestakuntza gastuak.

  6. Inbertsioak.

Ez da onartuko 50 eurotik beherako gasturik (zergak kanpoan utzita).

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira, oro har, diruz lagundutako jardueraren ezaugarriei argi eta garbi erantzuten dietenak eta oinarriotan ezarritako epearen barruan gauzatzen direnak.

Diruz lagundutako gastuen eskuratze kostuak ez du, inola ere, merkatuko balioa gaindituko.

Inoiz ez dira joko diruz laguntzeko moduko gastutzat honako hauek:

  • Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.

  • Obligazio bat betetzea bermatzen duten fidantzak, gordailuak edo tankerakoak.

Beste alderdi batzuk Bateraezinak dira beste laguntza, diru-laguntza eta abarrekin, gastu kontzeptu beragatik.
Deialdiaren epea 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik (astelehena)hasi eta astelehena Maiatzak 11 (eguna barne)-arte.

Informazio gehiago

Azken berriak