RENOVE MAKINERIA 2015

Industria-makina berrietako inbertsioak sustatzeko laguntzak.

Diruz lagun daitezkeen proiektuak

Makinak erostea diruz lagundu daitekeen jarduera izango da, baldin eta makina horiek badira, batetik, industria-enpresen produkzio-ekipamenduak modernizatzeko, betiere ekipamendu horiek laneko segurtasun eta osasun arauei egokituta, eta, bestetik, produktibitatea hobetzeko, eta, hartara, lehiakortasuna handitzeko:

  • Honako hauek izango dira gastu hautagarriak: produktuak eta materialak ontziratzeko eta paketatzeko, osagarriak muntatzeko, lehengaiak eta erdilandutako produktuak eraldatzeko, metrologiarako, eta enpresa eskatzailearen ustiapen ekonomikoko produkzio-prozesuetan erabilera automatikoa egiteko erabiltzen diren makina berriak erosteko egindako gastuak. Gastu horiek egiaztatzeko, alderdiek 2015ko urtarrilaren 1etik azaroaren 12ra bitartean (biak barne) onartu behar dute eskaera, eta fakturaren %10 behintzat, ordaindua izan behar da eta, makineria lantokian martxan jarri behar da, erosi eta, gehienez ere, 12 hilabeteko epean.
  • Makineria berriaren erosketa-prezioa, gutxienez, 70.000 eurokoa (Kanpo utzitako BEZa) izan beharko da, eta erakunde eskatzailearen ustiapen ekonomikoaren barruan, produkzio-prozesuari lotuta egongo da; horretaz gain, onuradunaren enpresara eraman eta bertan instalatu beharko da.
  • Era berean, baldintza hauek bete beharko ditu:
    • CE marka eduki behar dute makinek. Marka hori ezabaezina, irakurgarria eta argi eta garbi ikusteko modukoa izango da.
    • Makinetarako derrigorrezkoa den «CE» adostasun-aitorpena eduki behar du.  Aitorpena eta jarraibide-eskuliburua gaztelaniaz idatzita edota jatorrizko hizkuntzatik gaztelaniara itzulita egongo da.
    • 2015ko urtarrilaren 1etik eta azaroaren 12ra bitartean erosi beharko da (biak barne).

Zenbatekoa

  • Diru-laguntza 100.000 eurokoa izango da gehienez enpresa bakoitzeko eta urteko.
  • Gehienez ere 70.000 euro emango dira erositako makina berri bakoitzeko.
  • Makina berriak erosteko kontzeptupean akreditatutako gastuen %15eko diru-laguntza.

Informazio gehiago hemen sakatzen ala 900 100 240 telefonora deitzen.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...