Ekintzaileei bultzatzeko 2020ko laguntzen deialdia onestekoa (proiektua ezartzeko laguntzak) [euskadi]

Xedea

Enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko 2020an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea. (PROIEKTUA EZARTZEKO LAGUNTZAK).

Adierazitako inbertsioak diruz lagundu ahal izateko, horiek 5.000 euro edo gehiagokoak izan behar dute, eta onuradunek inbertsioak gauzatu beharko dituzte, 2020ko urtarrilaren 1etik eta dirulaguntza eskatu den egunera arteko epean.

Prestazio ekonomikoa

  • Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 3.500 euroko laguntza jasoko du.Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
  • Ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak osatzen dituzten kideen kasuan, diru-laguntza ez da inola ere 10.000 eurotik gorakoa izango kide guztientzat. Muga hori aplikatu behar baldin bada, formula hau erabiliko da bazkide bakoitzari zer diru-laguntza dagokion kalkulatzeko: deialdi honetan ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile bakoitzaren partaidetza-ehunekoa aplikatuko zaie 10.000 €-ei, harik eta aurreko atalean xedatutakoaren arabera legokiokeen diru-laguntzaren zenbatekora iritsi arte.

Diruz lagundu ahal izango dira aktibo finko hauetan egiten diren inbertsioak, baldin eta jarduerarekin lotura zuzena badute:

a) Eraikuntzak (lokalak eskuratzea izan ezik).

b) Makinak

c) Instalazioak

d) Erremintak

e) Altzariak

f) Informazioa prozesatzeko ekipoak

g) Enpresa-jarduerari edo jarduera profesionalari zuzenean eta esklusiboki lotutako garraio-elementuak. Hauek bakarrik egongo dira:

  • Salgaiak garraiatzeko erabilitako ibilgailu mistoak.
  • Kontraprestazio bidez bidaiariak garraiatzeko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak.
  • Kontraprestazio bidez gidariei edo pilotuei irakasteko zerbitzuak ematerakoan erabiltzen direnak.
  • Probak, saiakuntzak, erakustaldiak egiterakoan edo salmentak sustatzerakoan ekoizleek erabiltzen dituztenak.
  • Merkataritza-agenteen lanbideari lotutako joan-etorrietan erabilitakoak.
  • Zaintza-zerbitzuetan erabilitakoak.

h) Frankizia-kontratuak.

i) Aplikazio informatikoak.

j) Merkataritza-funtsa.

k) Eskualdatze-eskubideak.

Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte.

Informazio gehiago

     

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....