Eusko Jaurlaritzak, SPRIk eta EAEko hiru aldundiek batera koordinatzen duten programa da.
Zertarako ematen da diru-laguntza?
- Kudeaketa hobetzeko proiektuak, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduarekin bat badatoz eta lehiakortasuna hobetzen laguntzen badute. Proiektuak 2018an hasi behar dira eta 2019ko urriaren 1a baino lehen amaitu behar dira.
- Diruz lagun daitezke Euskalitek egiten duen kontrastean jasotako gomendioetatik ondorioztatutako proiektuak. Doako kontraste hori www.kudeabide.com orrian eska daiteke.
Norentzat?
Bizkaiko enpresak, 5-49 langile bitarteko plantilla badute eta Industriaren, Garraioaren, Eraikuntzaren, Industriarekin lotutako zerbitzuen, Turismoren eta Handizkako Merkataritzaren sektoreetan badihardute.
Eskabideak
Eskabideak aurkezteko epea: apirilaren 9tik irailaren 28ko 13:30era arte Ekonomi eta Lurralde Garapena Sustatzeko Sailaren bulego birtualaren bidez.