[NAFARROA] 30 urtetik beherako gazte langabeentzako praktiketako kontratuak sustatzeko diru-laguntzak

Norentzat

Hainbat entitaterentzat, 30 urtetik beherako gazte langabeentzat praktiketako kontratuak sustatzeko, betiere kontratuak 2017ko ekainaren 9tik (barne) aurrerakoak izanez gero.

Honako hauek jaso ditzakete diru-laguntzak:
– Enpresek
– Langile autonomoek
– Irabazi-asmorik gabeko erakundeek

Diru-laguntzen xede izan daitezkeen jarduketak

– Praktiketako kontratuak (Gazte Bermearen Sistema Nazionaleko onuradun izateko baldintzak).

Diru-laguntza jaso ahal izateko, baldintza hauek bete behar dituzte:

Enpresek:

a) Egoitza soziala eta fiskala Nafarroako Foru Erkidegoan izatea edo Nafarroan kokatutako lantokia izatea.

b) Araudi erregulatzailearen arabera legez eratuta egotea eta, ondorioz, nortasun juridikoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea, eta dagokion erregistro publikoan izena emanda egotea.

c) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluan ezarritako debekurik ez izatea.

Kontratatutako langileek:

a) Langabezian eta Nafar Lansare Nafarroako Enplegu Zerbitzuan izena emanda egotea.

b) Gazte Bermearen Erregistro Nazionalean izena emanda egotea.

c) 30 urte baino gutxiago izatea, baldin eta araudi erregulatzaileak adin-muga txikiagoa ezartzen ez badu.

d) Titulu hauetako bat izatea:

  • Unibertsitate-titulua.
  • Goi Mailako Heziketa Zikloak (LHII) edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak (LHI). Aurrekoen balokideak dira titulu hauek: Teknikari Espezialista (LHII) eta Teknikari Laguntzailea (LHI).
  • Profesionaltasun-ziurtagiria.

Diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa lanaldi osorako kontratatutako pertsonaren titulu akademikoaren araberakoa izango da:

a) Unibertsitate-titulua: 5.100 euro.
b) Goi Mailako Heziketa Zikloak (LHII): 4.350 euro.
c) Erdi Mailako Heziketa Zikloak (LHI) eta profesionaltasun-ziurtagiriak: 3.600 euro.

Araudia

1496/2017 ebazpena

47E/2018 ebazpena

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...