[NAFARROA] 2016 enpresa digitala sustatzeko diru-laguntzak

Xedea

Laguntza hauen xedea honako hau da:

  • ETEek Informazioaren eta Komunikazioen Teknologiei (IKT) hel diezaieten bultzatzea.
  • IKT soluzioak har daitezen sustatzea, enpresaburuen kudeaketari eta “fabrikazio aurreratuari” (Industria 4.0) aplikaturik; soluzio horiek lankidetzan garatzen dira bezero den enpresa baten eta Nafarroako IKT sektoreko hornitzaile teknologiko den enpresa baten artean.

Diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak

1. Hurrengo proiektu motek jaso ditzakete diru-laguntzak, baldin eta ondoren aipatzen beharkizunak betetzen badituzte:

A) Web-orri berriak sortzea.

B) Merkataritza elektronikoa ezartzea eta enpresarako soluzioak hodeian hartzea (cloud computing).

C) IKT soluzio berritzaileetako lankidetza proiektuak, enpresaburuen lehiakortasuna eta “fabrikazio aurreratua” hobetzeari aplikatuak.

2. A) motako proiektuek, “Web-orri berriak sortzea”, beharkizun hauek bete beharko dituzte:

  • Eduki estandarrak administratzeko sistema bat (CM) izatea, hura kudeatzeko murriztapenik gabe. Merkatuan dagoen edozein CM estandar (wordpress, drupal, joomla, eta abar) onartuko da, edo frameworks web estandarrekin (CakePHP, Codelgniter, Ruby on Rails, eta abar) egindako edozein. Kasu horietatik kanpo, ez da neurrira egindako CMrik onartuko.
  • Web-orriaren domeinuak 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera egon beharko du kontratatua enpresa eskatzailearen izenean.
  • Web-orria 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera sortu eta igo beharko da Internetera.
  • Enpresa eskatzaileak Interneten agertu gabea izan beharko du 2016ko urtarrilaren 1a baino lehen.
  • Web-orriak gailu mugikorretara egokiturik egon beharko du.
  • Web-orria ez da beste domeinu batzuen birbideratzetik etorriko.

3. B) motako proiektuek, “Merkataritza elektronikoa ezartzea eta enpresarako soluzioak hodeian hartzea (cloud computing)”, beharkizun hauek bete beharko dituzte:

3.1. Merkataritza elektronikoa ezartzea:

  • Sistema estandarretan garatu beharko da, eta gailu mugikorretara egokitua egon beharko du.
  • B2C merkataritza elektronikoaren plataformek aukera eman beharko dute eskatzaileak merkatuan jartzen dituen produktu edo zerbitzuak kontratatzeko, eta online ordainketen transakzioak denbora errealean egiteko.
  • B2B merkataritza elektronikoaren plataformek aukera eman beharko dute online kontratuak egiteko, eta ordaintzeko, transakzioaren xedeko ondasun edo zerbitzuen izaerarentzat egokitzat jotzen den edozein ordainketa sistema baliatzen ahalko da.
  • Diru-laguntzaren xedetzat joko da turismoaren sektoreko enpresek web-orriak sortzea edo egokitzea, kontuan hartzen badute edozein erreserba plataformako integrazioa, horrela aukera emanez eskaintzen diren zerbitzuak online kontratatu edo erreserbatzeko.

3.2. Enpresaburuen soluzioak hodeian (cloud computing) hartzeko, “cloud computing” teknologietan oinarritu beharko dira, ETEa kudeatzeko esparruei loturik, haren lehiakortasuna hobetzeari begira.

4. C) motako proiektuek, “IKT soluzio berritzaileetako lankidetza proiektuak, enpresaburuen lehiakortasuna eta “fabrikazio aurreratua” hobetzeari aplikatuak”, IKT soluzioak ezarriko dituzte, haiek lankidetzan garatuta enpresa baten (hornitzaile teknologikoa) eta lehiakortasuna hobetzeko soluzioa ezartzen duen enpresaren artean (bezeroa den enpresa).

Diru-laguntza jasotzeko modukotzat joko dira hurrengo esparruekin zerikusia duten lankidetza proiektuak:

  • Enpresaburuen kudeaketa hobetzeko soluzio teknologikoak, gauzen internetean edo mugikortasunaren esparruan lan egiten dutenak.
  • Fabrikazio aurreratuaren (Industria 4.0) hainbat esparrutan aplikatzen diren proiektu ziberfisikoak, hala nola zibersegurtasuna eta komunikazioak, cloud computing, big data eta analitika aurreratua, robotika, errealitate handitua, ikuspen artifiziala, sentsore bidezkoa edo fabrikazio gehigarria.

5. Diru-laguntza jasotzen duten proiektu guztietatik Interneten kargatzen diren edukietan emakumearen aurkako bereizkeriaren irudiak galaraziko dira eta emakumeen eta gizonen rolen berdintasuna eta aniztasuna bultzatuko dira. Orobat, hizkera sexistaren erabilera saihestuko da eduki horiei erantsitako testu guztietan.

Onuradunak

1. Laguntza eskaera aurkezteko unean hurrengo beharkizunak betetzen dituzten enpresak (enpresaburu autonomoak, merkataritzako sozietateak, kooperatibak, fundazioak, elkarte eta sozietate zibilak, nortasun juridikoa izan edo ez) izaten ahal dira onuradun:

a) Helbide fiskala Nafarroan izatea, eta alta emanda egotea jarduera ekonomikoen gaineko zergan (JEZ).

b) Nolakoa den diru-laguntza jasoko duen proiektua, honelakoak izanen dira enpresak:

–Mikroenpresak edo enpresa txikiak, A) motako proiektuentzat.

–ETEak, B) motako proiektuentzat.

–C) motako proiektuen kasuan, bezeroa den enpresa ETEa edo enpresa handia izaten ahalko da, eta hornitzaile teknologikoak ETE izan beharko du eta aurrekoari lotu gabea.

Enpresen tamaina zehazteko, ETEaren definizioari buruz Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako 2003/361/EE Gomendioan ezarritakoari jarraituko zaio.

c) Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egotea, hala balegokio honako honen arabera: Nafarroako Industria Erregistroa sortzen duen Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikulua (2013ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 20koa).

4. Ezin dira laguntza hauen onuradun izan:

a) Arrantza, akuikultura eta nekazaritza produktuen produkzio primarioko enpresak, izan ere sektore horiek salbuetsirik daude Batzordearen 1407/2013 EE Erregelamenduaren aplikaziotik. Erregelamendu hori Itunaren 107. eta 108. artikuluak aplikatzeari buruzkoa da, “de minimis” laguntzei buruz.

b) Erakunde autonomoak eta sozietate eta fundazio publikoak.

c) Informatikako aholkularitzako eta ingeniaritzako enpresak, eta horiei loturik daudenak, haien jarduera deialdi honen diru-laguntzaren xedeko proiektuei dagokienean; salbu dira C) motako proiektuetan hornitzaile teknologiko gisa diharduten enpresak.

Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak eta burutzeko epea

1. Proiektu motaren arabera, honako hauek izanen dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:

1.1. A) motako proiektuak: kanpoko aholku-emaile espezializatuak onuradunari fakturatu dizkion gastuak, web-orri berria sortzeko proiektuari dagozkionak zalantzarik gabe.

Diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren gutxieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa izanen da.

1.2. B) motako proiektuak:

1.2.1 Merkataritza elektronikoa ezartzea: kanpoko aholku-emaile espezializatuak onuradunari fakturatu dizkion gastuak, merkataritza elektronikoaren plataforma bat ezartzeko proiektuari dagozkionak zalantzarik gabe.

Merkataritza elektronikoaren plataforma enpresaren kudeaketa sistemarekin integratzeko kostuei loturiko gastuak egozten ahalko dira diru-laguntza jaso dezaketen proiektuaren gastu gisa. Integrazio horretan honako hauek sartzen ahal dira: fakturazio eta kontabilitate prozesuak, salmenten idazpen bakarra (salmentaren tiketak), faktura-aukera, bezeroen datu-basea, salmenten analisia eta stocken kudeaketa.

Transakzioen lege, logistika eta segurtasun alderdiei buruzko aholkularitza kostuak, merkataritza elektronikoaren plataforma ezartzeari lotuak, diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptutzat hartuko dira.

1.2.2 Enpresarako soluzioak hodeian hartzea (cloud computing): zerbitzua emateagatik onuradunari fakturatu zaizkion gastuak. “Software as a Service” (SaaS) formatuko aplikazioak ezartzen dituzten proiektuetan, zerbitzu horren kostuak jasotzen ahalko du diru-laguntza, ezartzen direnetik lehen 12 hilabetean gehienez ere.

Diru-laguntza jaso dezakeen aurrekontuaren gutxieneko zenbatekoa 1.500 eurokoa izanen da.

1.3. C) motako proiektuak:

1.3.1 IKT soluzioa ezartzen duen enpresa bezeroarentzat: hornitzaile teknologikoak IKT berritzailearen aplikazioa garatzeko fakturatzen dizkion kontsultoretza eta aholkularitza teknologikoko gastuak, eta proiektuari zuzenean lotutako kanpoko beste gastu batzuk.

Fabrikazio aurreratuari loturiko proiektuetan, gainera, proiektuari zuzenean lotutako hardwareko gastu eta inbertsioak egozten ahalko dira diru-laguntza jaso dezaketen gastu gisa; gehienez ere, kontsultoretza eta aholkularitza kostuen %50.

1.3.2 Hornitzaile teknologikoarentzat: zerbitzu teknologikoak azpikontratatzeko gastuak, proiektuari lotuta eta hura garatzeko ezinbestekoak direnak; gehienez ere, proiektuaren aurrekontuaren %50.

2. Ezin izanen dira diru-laguntzaren xede izan honako hauek:

a) Diru-laguntza jasotzen duen proiektuari zuzenean lotuta ez dauden gastuak.

b) Eskatzaileak berak edo hari lotutako edo elkartutako enpresek egindako gastuak.

c) Langileria gastuak, gastu arruntak, altzarietako gastuak, kontsumigarrietako gastuak, obretako gastuak, software lizentzietako gastuak eta hardwareko gastuak, salbu aurreko puntuan aurreikusitakoak C) motako proiektuetarako eta, oro har, diru-laguntza jaso dezaketen kontzeptuetan espres sartuta ez daudenak.

3. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuetako bat 12.000 eurotik gorakoa bada (BEZik gabe), onuradunak frogatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu duela. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza eta “Hornitzailea hautatzeko justifikazioa” izeneko inprimakia aurkeztuko ditu.

Onuradunak ez dira behartuta egonen hiru eskaintzak eskatzera hurrengo kasuetan, baina aipatu inprimakian justifikatu beharko dira:

a) Diru-laguntzen xede diren gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan hornitzaile edo zerbitzu-emaile diren entitateak aski ez direnean.

b) Gastua diru-laguntza eskatu baino lehen egin denean.

4. Proiektuak gauzatu eta diru-laguntza jaso dezaketen gastuak egiteko epea 2016ko urtarrilaren 1etik 2016ko azaroaren 15era bitartekoa izanen da.

Ondorio horietarako, gastua egin dela ulertuko da epe horren barrenean fakturatu eta ordaindu denean.

Diru-laguntzaren zenbatekoa

1. Hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuen gaineko laguntzaren portzentajea eta gehieneko laguntza, proiektu motaren eta enpresa onuradunaren tamainaren arabera:

PROIEKTU MOTA

LAGUNTZA

(%)

GEHIENEKO LAGUNTZA

A) Web-orri berriak sortzea

%50

2.000 euro

B) Merkataritza elektronikoa ezartzea

%60

6.000 euro

B) Enpresarako soluzioak hodeian hartzea (cloud computing)

%60

6.000 euro

C) IKT soluzio berritzaileetako lankidetza proiektuak: enpresa bezeroa ETEa bada

%50

15.000 euro

C) IKT soluzio berritzaileetako lankidetza proiektuak: enpresa bezeroa enpresa handia bada

%20

15.000 euro

C) IKT soluzio berritzaileetako lankidetza proiektuak

%30

4.000 euro

2. %5eko laguntza gehigarria emanen zaie hurrengo neurrietakoren bat hartzen duten enpresei, emakumeen eta gizonen arteko lan arloko edozein bereizkeria saihesteko.

a) Berdintasun plan bat egin izana, edo bizitza pertsonaleko, laneko eta familiako eginkizunak batera eramateko neurriak aplikatu izana. Neurri horiek frogatzeko, enpresaren eta langileen ordezkariek sinatutako agiri bat aurkeztuko da.

b) Beren langileekin tratu eta aukera berdintasunaren politikak aplikatzeagatik enpresei egiten zaien aitortza edo ematen zaien bereizgarriren bat lortzea (esate baterako, Osasuneko, Gizarte Zerbitzuetako eta Berdintasuneko Ministerioaren “Berdintasuna enpresan” deituriko bereizgarria edo Nafarroako Emakume Enpresari eta Zuzendarien (Neeze) “Reconcilia zigilua”, eta abar). Laguntzen eskaerari gehituko zaio.

Diru-laguntza emateko irizpideak

1. Diru-laguntza hau banakako ebaluazioaren araubidean emanen da. Hori dela-eta, oinarri honetan ezarritako irizpideen arabera ebaluatuko dira eskaerak eta ebaluazio horren emaitzaren araberakoa izanen da diru-laguntza.

Eskaerak zer hurrenkeratan aurkezten diren, horren arabera tramitatu eta ebatziko dira, laguntza zer proiektu motatarako eskatzen den kontuan izanda, eta aurrekontuetan horretarako kreditua dagoen bitartean. Aurrekontuetan behar adina diru ez egoteagatik kontuan hartzen ez diren eskaerak ezetsitzat joko dira.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...