Merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorean digitalizazioa sustatzeko programa 2021 [Gipuzkoa]

Deskribapena eta laguntza jaso dezaketen kontzeptu

Gipuzkoako merkataritzaren eta ostalaritzaren sektorea digitalizatzeko prozesua bultzatzea eta indartzea, sektore horien ekonomia eta enplegua suspertzeko funtsezko bideetako bat den aldetik.

Entitate Onuradunak

  •  Jarduera ekonomikoa duten pertsona fisikoak, nortasun juridikorik ez duten pertsona fisiko edo juridikoen taldeak  eta pertsona juridikoak, baldin eta haien zerga-egoitza eta lantokia Gipuzkoan badago eta haien jarduera (2021eko urtarrilaren 1a baino lehen) oinarri hauen Eranskinean zerrendatutakoen artean badago. 
  • Zergabidearen bidez izapidetutako eskaeraren dataren aurreko 15 egun naturaletan TicketBAI altako 15 fitxategi gutxienez Gipuzkoako zerga-administrazioan jaso izana, TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen 2020ko abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuan jasotako definizioaren arabera. 

Dirulaguntzen Zenbatekoa

Enpresa bakoitzeko laguntzaren zenbatekoa mila eurokoa (1.000,00 €) izango da.

Eskaerak aurkezteko epea

2021eko irailaren 15etitk 2021eko abenduaren 15eko  goizeko 12:00ak arte, edo aurrekontu zuzkidura agortu arte.

Informazio gehiago

Azken berriak