Merkataritzaren ekipamendu pertsonaleko azpisektoreari sostengua emateko laguntza (Euskadi)

Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala eta fiskala duten arropa eta oinetakoen sektoreko enpresentzat Eusko Jaurlaritzak atera dituen laguntza bereziei buruzko ohiko zalantzak argitzen dizkizugu. Kontuan hartu behar da, beste administrazio publikoen eta/edo erakunde pribatuen beste diru-laguntza batzuekin bateragarriak direla. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 9an hasiko da, eta hilaren 29an amaituko da.

Xedea

Helburua da oinarriak ezartzea Euskadiko txikizkako merkataritzako ekipamendu pertsonalaren azpisektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, ondasun-erkidegoak, sozietate zibilak eta mikroenpresak eta enpresa txiki babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta azkarrena berrekitea ahalbidetzeko.

Prestazio ekonomikoa

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskaeraren xede den saltegian 2021eko otsailaren 15ean alta-egoeran zeuden langileen kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honen arabera:

  • 1 eta 9 langile bitarteko saltegiak: 4.000 euro
  • 10 langileko edo 10 langiletik gorako saltegiak: 4.500 euro

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden.

Langile berak saltegi bakarrean egon ahalko du atxikita.

↓ EUSKADIKO TXIKIZKAKO MERKATARITZAKO EKIPAMENDU PERTSONALAREN AZPISEKTOREARI SOSTENGUA EMATEKO LAGUNTZA-PROGRAMAREN INGURUKO OHIKO-GALDERAK

Azken berriak