Merkataritzarako ezohiko laguntzak 2021 [Donostia]

HELBURUA: Merkataritza sektore tradizional eta estrategikoa denez, bere jarduera ekonomikoa eta enplegua sustatzea, COVID-19aren ondoriozko diru-sarrerarik eza arintzeko; horretarako, bereziki, jarduteko funtsa hobetu nahi da, oro har, Donostiako ekonomiaren berrindartzea bultzatzen den bitartean.

NORI ZUZENDUTA: Merkataritzan diharduten enpresa eta autonomoak, baldin eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan, oinarrien I. eranskinean agertzen diren JEZ epigrafeetako batean, izena emanda badaude:

GEHIENEKO ZENBATEKOA (eurotan): Hasta 990€.

ESKAERA AURKEZTEKO EPEA: 2021eko ekainaren 7ko 09:00etatik uztailaren 6ko 23:59ra arte, edo, bestela, deialdi honetan dirulaguntzetara bideratutako baliabideak agortu arte.

a) Ekainaren 7tik 13ra bitartean erregistratutako eskaeren kasuan, lehenengo eskaera erantsi da eta ekainaren 14tik aurrera 8. artikuluan eskatutako dokumentazioa erantsi da. – Eskaerak: 2021/06/07 – 2021/06/13. – Dokumentazioa duten eskaerak: 2021/06/14 – 2021/06/25.

b) Ekainaren 14tik aurrera erregistratutako eskaeren kasuan, 8. artikuluan eskatzen den dokumentazio guztiarekin batera aurkeztu beharko da.

GASTUAK HAUTATZEKO EPEA: 2021/01/01etik dirulaguntza eskatzen den egunera arte.

GASTU HAUTAGARRIAK: Lokalaren alokairuari loturiko gastuak; Langile Autonomoen Araubide Bereziaren kuotak; langile gastuak; jarduerako horniduren eta zerbitzuen kostuak; gestoria, aholkularitza eta aseguruen gastuak.

DEIALDIAREN EPEMUGA: 2021eko uztailaren 6a

Azken berriak