Merkataritza, zerbitzu pertsonalak eta ostalaritzaren alorreko enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntzak 2021 [Vitoria-Gasteiz]

Nork

Gasteizko udalerrian dauden enpresa txikiak, nagusiki txikizkako merkataritzan, zerbitzu pertsonal jakin batzuen eta ostalaritzaren alorrean dihardutenak, baldin eta lokala edo mahaidun terraza eraberritu edo ekipamendua modernizatu badute.

Epea

2021. urtea: maiatzaren 31tik ekainaren 18ra.

Dokumentazioa

Araudia

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea
Online izapidetzea

Erregistro elektronikoaren bidez.

Izapidetzeko ziurtagiri digital batez konektatu behar da. Aurkezten diren agiriek PDF formatua izan behar dute, eta izenak 64 karaktere baino gutxiago eduki.

Erregistro elektronikoko morroiaren urratsak:

· Datu pertsonalak.

· Eskabide-orria: gehieneko tamaina, 1 MB. Tamaina handiagoa duen agiri bat sartzen bada, sistemak errorea emango du prozesua amaitzean. Zure inprimakiak tamaina hori gainditzen badu, hurrengo urratsera igaro.

· Agiri osagarriak: dokumentu bakoitzaren gehieneko tamaina, 50 MB.

· Sinatu eta erregistratu.

Oharrak

  • Dena delako lokalean 2020ko uztailaren 18tik 2021eko ekainaren 18ra bitartean egiten diren inbertsio-proiektuetarako emango dira diru-laguntzak.
  • Deialdian zehazten da zein betekizun bete behar duten enpresa onuradunek, zein ekintzak jaso dezakeen diru-laguntza, zenbatekoa izango den diru-laguntza eta zein agiri aurkeztu behar den.
  • Fakturen ordainagiriak aurkezteko epea 2021eko abuztuaren 18an amaituko da.
  • Helbide honetan kontsulta daitezke zehatz auzo horietako kaleak eta zenbakiak:
    http://www.vitoria-gasteiz.org/wd004/docs/es/tramos.xls

Azken berriak