Merkataritza eta ostalaritza babesteko covid-19 laguntzak [DONOSTIA]

Guztira 1.500.000 euroko aurrekontu batekin, merkataritza eta ostalaritzako sektoretakoak diren eta 10 langile baino gutxiago dituzten enpresa eta autonomoentzak eskuragarri izango dira gastu fijoak eta kudeaketa hobetzeko tresnak ordaintzera bideratutako laguntzak.

Helburua
Laguntza hauen helburua da alarma egoerak sorturiko inpaktua minimizatzea, hiriko merkataritza eta ostalaritza establezimenduei babesa eskainiz; horretarako, laguntza ekonomikoak eskainiko dira, alde batetik, aldi honetan izandako diru sarreren gabezia arintzeko eta gastu finkoei aurre egin ahal izateko, eta, bestetik, kudeaketa neurriak eta erremintak ezartzeko, eta, haiei esker, jarduera ekonomikoari, enpleguari eta lehiakortasunari eutsi ahal izateko.
Norentzat
Onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte deialdi honetan parte hartzeko (oinarri arautzaileen 3. eta 4. artikuluak):
1. Aipatutako laguntzaren xede den enpresaren lantokia eta helbide fiskala Donostian egotea.
2. Ekonomia jardueren gaineko zergan alta emanda egotea, oinarriotako I. eranskinean zehazten diren A edo B taldeetako edozein epigrafeetan, ez-funtsezkotzat jotako jarduerei buruzko martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10. artikuluan ezarritakoarekin bat.
3. Covid-19ak eragindako aldi baterako enplegu erregulazioko espediente bat izatea (ERTE) edo, Covid-19ak eragindako osasun krisialdia kudeatzeko alarma egoera deklaratu izanaren ondorioz, autonomoentzako aldi baterako jarduera eten izanagatik ezohiko prestazioaren titular izatea (CATA), martxoaren 17ko 8/2020 Errege Lege Dekretuaren 17. artikuluan araututa bezala, jarduerak etenda geratzearen ondorioz.
4. Pertsona juridikoen kasuan, mikroenpresa izateko baldintzak betetzea eskaera egiteko unean. Mikroenpresatzat hartuko dira Gipuzkoako Lurralde Historikoko sozietateen gaineko zergaren urtarrilaren 17ko 2/2014 Foru Arauaren 13. artikuluan zehaztutako eskakizunak betetzen dituztenak.
  • Ustiapen ekonomiko bat gauzatzea.
  • Enpresaren aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehazten den moduan, ez izatea 2 milioi euro baino handiagoa.
  • Langile taldea ez izatea batez beste 10 pertsonatik gorakoa.
  • Ez izatea aurretik zehaztutako eskakizunen bat betetzen ez duten enpresen % 25etik gorako partaidetzarik, ez zuzenean, ez zeharka, salbu eta ez badira arrisku kapitaleko sozietateak edo funtsak, zeinei aplikatzekoa izango baitzaie esandako foru arau horretako IV. kapituluan ezarritako araubide berezia.

5. Pertsona fisikoa bada

  •  Irabazizko jarduera ekonomikoa egiten duena.
  • Langile taldea ez izatea batez beste 10 pertsonatik gorakoa.
  • Enpresaren aktiboa edo eragiketen bolumena, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean zehazten den moduan, ez izatea 2 milioi euro baino handiagoa.
Gehieneko zenbatekoa (eurotan)
Laguntzaren zenbatekoa onuradun kopuruaren araberakoa izango da.
Laguntzaren zenbatekoa modu linealean kalkulatuko da, 2. artikuluan ezarritako eskakizunak eta zuzkidura ekonomikoa betetzen dituzten eskaera kopuruaren arabera, ezarritako igoeren kalterik gabe.
Zenbateko hori honako kasu hauetan areagotuko da:
  • % 20ko igoera, pertsona fisiko eskatzailea emakumea baldin bada, edo pertsona juridiko eskatzailearen bazkide edo partaideetako bat gutxienez emakumea bada, betiere hala egiaztatzen bada eskaeran.
  • % 20ko igoera, onuraduna Donostiako ekialdean kokatua baldin bada. Donostia ekialdekotzat hartzeko, establezimendu komertzialek honako auzo hauetan egon beharko dute: Altza, Intxaurrondo, Mirakruz-Bidebieta, Egia, Loiola eta Martutene.
Zer laguntzen dugun
Igoera horiek metagarriak dira.
Emandako laguntza osoaren onuradun izateko, beharrezkoa izango da aurkeztutako gastuek laguntza horren zenbateko berbera edo handiagoa izatea. Hala izan ezean, aurkeztutako eta behar bezala justifikatuko gastuetara egokituko da laguntza.
Gastu hauek lagunduko dira diruz:
  • Lokalaren errentamendutik eratorritako gastuak, ez baldin bada eskatzailearen etxearen parte edo ez bada beste enpresa batekin partekaturiko espazio bat, ez baldin bada 2. mailara arteko ahaidetasun harremanik edo bestelako afinitaterik lokalaren errentatzailearekin, eta ez baldin bada errentatzaile gisa ageri den pertsona fisiko edo juridikoaren bazkide edo partaide.
  • Jarduera garatzearekin loturiko hornidura eta zerbitzu errepikakorren kostua.
  • Gestoria eta aholkularitza gastuak (fiskala, laborala, kontabilitatekoa, juridikoa edo administratiboa). Covid-19aren ondorioz sortutako aldi baterako enplegu erregulazioko espedienteak (ERTE) eta jarduera uzteagatiko langile autonomoentzako prestazioak (CATA) izapidetzetik eratorritako kostuak.
  • Jarduerarekin berarekin eta enpresaren/autonomoaren jabetza ondasunekin lotutako aseguruak.
  • Hardwarea eta softwarea eskuratzea.
  • Bezeroak fidelizatzea: Interneteko posizionamendua eta presentzia digitala:
  • marketin digitala garatzea, onlineko publizitatea.
  • Web salmentak eta e-merkataritza: salmenta plataformak eta atariak.
  • Aholkularitza estrategikoa negozioen lehiakortasuna hobetzeko (eskariaren analisia, banaketa kanalak, biltegiratze ereduak eta abar).
Gastuen % 100 laguntzen da diruz. Ez da onartuko 50 eurotik beherako gasturik (zergak kanpoan utzita).
Inoiz ez dira joko diruz laguntzeko moduko gastutzat balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ) eta gainerako zeharkako zergak.
Osorik edo zatika diruz laguntzeko gastutzat hartuko dira alarma egoera dekretatu zen lehen egunetik hasi (2020ko martxoak 14) eta alarma egoera amaitu eta handik bi hilabetera bitartean egiten direnak.
Beste alderdi batzuk
Bateraezinak dira beste laguntza, diru-laguntza eta abarrekin, gastu kontzeptu beragatik.
Deialdiaren epea
 Eskaerak aurkezteko epea izango da 2020ko apirilaren 27ko 9:00etatik (astelehena) hasi eta astelehena, Maiatzak 11 (eguna barne) -arte

Azken berriak