MERKATARITZA-EKINTZAILETZA SUSTATZERA BIDERATUTAKO LAGUNTZA-PROGRAMA [2019, EUSKADI]

Xedea

Merkataritza-establezimendu berrien irekiera diruz lagundu ahal izango da hura 2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu bitartean egin bada.

Nori dago zuzenduta

Eskaera egiteko orduan laguntzaren xede den jarduera garatzen ari diren mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak.

Merkataritza-jarduera: Xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean eta esklusiboki, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak badira.

Kanpo geratuko dira:

  • Txikizkako eta handizkako merkataritza-jarduera hauetara bideratutako establezimenduak:
    • Sendagaiak, produktu farmazeutikoak eta homeopatikoak.
    • Lurreko, aireko, ibaiko edo itsasoko ibilgailuak (ibilgailu, bizikleta, bizikleta elektriko eta osagarrien ordezko piezen merkataritza, berriz, diruz lagundu ahal izango da).
    • Erregaiak eta labaingarriak.
    • Tabako-gaiak.
    • Armak ekoitzi, merkaturatu eta finantzatzea.
  • Online merkataritza-jarduera garatzen duten establezimenduak irekitzea.
  • Merkataritza-jarduerarekin zuzenean lotutako lokalik ez duten enpresak.
  • Lan-jarduera edo lantokia kalean bertan kokatuta ez duten enpresak.
  • Jarduera-zentroa edo lantokia ohiko etxebizitzan duten enpresak.
  • Izendapen edo forma juridikoa aldatzea edo kapitala hedatzea.
  • Lekualdaketak, belaunaldien arteko erreleboak edo enpresen arteko transmisioak izan dituzten establezimenduak irekitzea (hornidura-azoken kasuan salbu, horiek diruz lagundu ahal izango baitira).
  • Euskaditik kanpo edo bizitegiz bestelako gune gisa kalifikatutako guneetan establezimenduak irekitzea.
  • Diruz lagun daitekeen gastua 6.000 eurotik beherakoa duten jarduketak.

– Jarduketa guztiak azpikontratatu ahal izango dira.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak

2019ko urtarrilaren 1etik agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu arte egin eta ordaindu diren inbertsioen eta gastuen zenbatekoa.

Diruz lagundu ahal izango dira honako kategoria hauetakoren batean dauden gastuak:

  • Enpresa eratzeko gastuak:
    • Erregistroa, notariotza eta hasierako aholkularitza-gastuak.
  • Jarduera martxan jartzeko gastuak:
    • Funtzionamendu-gastuak:
      • Negozioari dagokion lokalaren alokairua.
      • Bideragarritasun-azterlanak, izen komertzialaren babesa (patenteak eta markak)
      • Irudi korporatiboaren diseinua
      • Negozioa egokitzeko eta martxan jartzeko beharrezkoak diren proiektu teknikoak (barne-diseinukoak barne) profesionalek egindakoak,
    • Enpresa eratzeko eta hazteko beharrezkoak diren inbertsioak aktibo finkoetan. Horiek berriak izan beharko dute, enpresaren aktiboan sartu beharko dute eta laguntzaren xede den establezimenduan egon beharko dute abian, gutxienez hiru (3) urtez, EJZn alta ematen den egunetik aurrera:
      • Merkataritza-jarduerarekin lotutako altzariak eta makinak erostea
      • Ekipamendu informatikoa eta inprimatze- eta/edo digitalizatze-sistemak erostea (sistema eragilearen software-lizentzia edo hura abian jartzeko oinarrizko softwarea barne) eta beharrezkoak diren kudeaketa-aplikazioak eta -programak, enpresaren jardueraren eta ekoizpen- eta administrazio-kudeaketaren modernizaziorako eta optimizaziorako.
      • Online salmentaren funtzionalitatea barne hartzen duten merkataritza elektronikorako web-orriak eta software-tresnak sortzea.
      • Garraio-elementuak (diruz lagundu ahal izango dira diruz lagundutako enpresaren jarduera horietan garatzen bada edo jarduera garatzeko ezinbestekoak badira)
      • Instalazioen egokitzapen-lanak ( pintura, elektrizitatea, argiztapena, klimatizazioa, eta ur-, gas- edo elektrizitate-instalazioak).

Honako hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Lursailak, eraikinak edo lokalak erostea.
  • Pertsonal-gastuak.
  • Negozioa mantentzeko gastu orokorrak (argia, ura, gasa, elektrizitatea, telefonoa, ohiko aholkularitza-gastuak…).
  • Mantentze- eta berriztatze-lanen gastuak, web-posizionamendurako zerbitzuak, kontu-ikuskaritzak, webguneari buruzko azterketak, konponketak, web-orriaren hedapenak…
  • Negozioa irekitzeko lizentziak.
  • Merkataritza-establezimenduarengandik bereizitako eremuei dagozkien alokairuak.
  • Mota guztietako zergak, tasak eta kontribuzioak.
  • Ibilgetua erosteko kuotak, erosteko aukera ematen duen leasing/renting bidez.
  • Erakunde eskatzaileak fabrikatu eta eskainitako ondasunak eta zerbitzuak.
  • 100 eurotik beherako fakturak (BEZik gabe).
  • BEZa.
  • Konponketak.

Laguntzen zenbatekoa

Diruz laguntzeko onartutako zenbatekoaren % 70 izango da diru-laguntza, eta gehienez 20.000 euroko diru-laguntza emango die eskabide bakoitzeko.

Epea

2019/10/15-2019/11/14

Informazio gehiago

    

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...