MEC – MERKATARITZA-SALTOKIAK MODERNIZATZEKO LAGUNTZAK 2017

Helburua

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea
Eskatzaileak 
  • ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
  • Enpresaburu indibidual edo autonomoa
  • Merkataritza-establezimendua edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea.
  • Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza izatea. Araudi honetan xedatutakoaren arabera, merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.
Prestazio ekonomikoa

%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.

Aktiboak, 1) taldea

  • Informatika-aplikazioak (softwarea)
  • Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
  • kutxa erregistratzaileak
  • salmenta-tokiko terminalak
  • kode-irakurgailuak
  • etiketatzeko sistemak
  • agenda elektronikoak
  • balantza elektronikoak

Aktiboak, 2) taldea

  • Altzariak
  • Salmenta-lokalak eraberritzea
  • Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
  • Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
  • Erakuslehioak eraberritzea
  • Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua

Ehuneko horiek bi puntuan igo daitezke baldin eta enpresak  Emakumeen eta Gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde aipamena jaso badu eta beste bitan UNE 175001 kalitate-ziurgagiria (oinarrizkoa) edo “Saltokitik Enpresara” programan parte hartu izana egiaztatzen duena lortu badu. Arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan agertzen den merkataritza erakunde bateko partaide baldin bada, bost puntuan igoko da, eta beste bostean titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edo kudeaketa-software batean inbertitzen badu edo enpresa transmisioa programan parte hartu izana egiaztatzen duena.

Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren %25 baino gehiago.

Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.

Aplikatu beharreko araudia

Azken berriak