Laguntza- eta dirulaguntza-programa nagusien laburpena

Zerrenda honetan, eskura dauden laguntza- eta dirulaguntza-programa nagusien laburpena eskaintzen dizugu. Informazio gehiago lortzeko, egin klik interesatzen zaizun laguntzaren gainean. Gainera, dakizun legez, Consulting Pro-n horiei buruzko aholkua eta orientazioa ematen dizugu, baita zure negozioarentzat eskura dauden gainerako laguntzei buruzkoa ere. Gurekin harremanetan jarri besterik ez duzu egin behar, xede horretarako dagoen formularioa erabiliz,  consultas@consulting-pro.org helbidera mezu elektroniko bat bidaliz edo 900 100 240 zenbakira deituz.

Programa Irekia Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak Erakundea
Merkataritza-ekintzailetza bultzatzea Agindu honen xedea da merkataritza-ekintzailetza bultzatzea, jarduketa hasten duenari zein handitzen duenari Eusko Jaurlaritza
Lehen Aukera: Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena incorrecto Lan-kontratu mugagabeak baita ere gutxienez 6 hilabete iraungo duten praktiketako kontratuak, baldin eta gazteei egiten bazaizkie, eta haien helburua bada EAEko lantokietan lanpostuak betetzea Lanbide
Eus-commerce Programa pertsonalizatua eta DOAKOA da, eta txikikazko merkataritzari zuzendua dago euren salmentak biderkatu ahal izateko merkataritza elektronikoaren bitartez. Programak ezarpen proposamen ezberdinak dauzka, merkataritza bakoitzaren beharretara eta errealitateari egokituak Eusko Jaurlaritza eta Eusko Ganbarak
Arabako enpresetan kontratazio mugagabea sustatzeko laguntzak incorrecto Diruz lagundu ahal izango da dirulaguntzaren onuradunek kontratazio mugagabez kontratatzea gazte langabetuak (30 urte baino gutxiago eduki behar dute) eta luzaroko langabetuak (enplegu bulegoetan 12 hilabetean edo gehiagoan etengabe enplegu eskatzaile gisa izena emanda egondakoak), Araban kokatuta dauden lantokietarako, dela lanaldi osorako, dela lanaldi partzialerako. Arabako Aldundia
MEC – Merkataritza-Saltokiak Modernizatzeko Laguntzak incorrecto Euskal Autonomia Erkidegoko saltegiak modernizatzeko helburua duten inbertsio-proiektuak bultza nahi dira, horiek berrantolatzeko behar diren ekipamenduak, obra zibila eta altzariak finantzatuz. Eusko Jaurlaritza
EMET – Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak incorrecto Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik. Eusko Jaurlaritza
Urtean enpresa berriak sortzeko eta finkatzeko laguntzen laburpena incorrecto Norberaren kontura lanpostu berriak sortzea honako hauen bitartez:

  • Enpresa berri orokorrak sortzea.
  • Berrikuntza-irizpideetan oinarritutako enpresa berriak sortzea, hiriari balio erantsia ematen diotenak.
  • Enpresa sortu berriak finkatzea (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emandakoak 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean).
Donostia Sustapena
Lanbide zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeei lan-kontratua egiten dieten Gasteizko enpresa incorrecto Kontratuek gutxienez sei hilabeteko iraupena izan beharko dute, eta lanaldi osoa edo gutxienez ehuneko 50eko lanaldi partziala, eta edozein kontratu-mota erabili ahal izango da, prestakuntza- eta ikasketa-kontratua izan ezik. Gasteizko Udala
Lanbide Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeei lan-kontratua egiten dieten Bilboko enpresa incorrecto Kontratuek gutxienez sei hilabeteko iraupena izan beharko dute, eta lanaldi osoa edo gutxienez ehuneko 50eko lanaldi partziala, eta edozein kontratu-mota erabili ahal izango da, prestakuntza- eta ikasketa-kontratua izan ezik. Bilbao Ekintza

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...