Langile Autonomoei Laguntza Finantzarioa Emateko Programa. LALF 2016

Ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko asmoz inbertsioari lagundu.

Onuradunak (3. artikulua)

Jarduera ekonomiko batean diharduten mikroenpresak, pertsona fisikoak eta nortasun juridikorik gabeko entitateak; honako baldintza hauek betez gero:

  • 6 langile baino gutxiago eduki behar dituzte eta sozietate-egoitza eta zerga-egoitza Bizkaian.
  • Ondasun-erkidegoen eta sozietate zibilen kasuan, kide guztiek ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu behar dute, eta batek, gutxienez, LAABen edo haren pareko mutualitate batean izena emanda izan behar du.
  • Ekonomi jarduera bat egiten diharduten pertsona fisikoek, Langile Autonomoen Araubide Berezian, LAAB, edo haren baliokide den mutualitate batean izena emanda eduki behar dute, eta ohiko bizilekua Bizkaian dutela egiaztatu.

Diruz lagundu daitekeen egitatea (4. artikulua)

Diruz lagun daitekeen egitatetzat joko da ibilgetua eskuratzea, baldin eta ibilgetu hori erabiltzen bada ekonomia jarduera hobetu, zabaldu edo berritzeko.

Diruz lagun daitekeen inbertsioaren bolumena gutxienez 15.000 eurokoa izan behar dute.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak (5. artikulua)

Diru-laguntzako gastutzat joko dira, ibilgetuko inbertsioak, Kontabilitate Plan Orokorraren epigrafeekin bat etorriz

  • 206. Aplikazio informatikoak.
  • 211. Eraikuntzak (higiezinak erosi eta eraikitzea kanpo geratzen dira).
  • 212. Instalazio teknikoak.
  • 213. Makinak.
  • 216. Altzariak.
  • 217. Informazioa prozesatzeko ekipamenduak.
  • Salbuespen gisa, garraio elementuak (218), jarduera nagusi bezala garraioa duten erakundeentzat bakarrik.

Honako gastu hauek, berriz, ezin izango dituzte diru laguntza hauek jaso 500 (BEZa kenduta baino gutxiagoko gastuen frogagiriak BEZa enpresa eskatzaileari lotutako enpresa edo pertsonen bidez egindako gastuak entitate onuradunaren jarduerarekin inolako zalantzarik gabe identifikatu ezin diren gastuak.

Ez dira onartuko aurrekonturik, eskaintzarik ezta proforma fakturarik.

Laguntzen zenbatekoa (6. artikulua)

Diru-laguntza inbertsioaren % 7koa izan da.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, entitateko, 10.000 izango da.

Ordainketa modua zenbateko osoaren % 70eraino laguntza ematean, gainerako ehunekoa 2017an.

Diru-laguntzak emateko araubidea

23/2016 Foru Dekretua, otsailaren 16koa.

Diru-laguntzak emateko, norgehiagokarik gabeko prozedura erabiliko da 18.art. Diru laguntzen esleipena era ordenatuan egingo da, espedientea osatua dagoen dataren arabera.

Epeak

Eskabideak: 2016ko ekainaren 1eko 8:30tik ekainaren 30eko 13:30era arte, salbu eta aurrekontuetako funtsak agortzen badira data etorri etorri baino lehen.

Ekintzak egitea: 2015eko urriaren 1etik, 2016eko ekainaren 30era arte formalizatu daitezke inbertsioak.

Eskabideak eta gainerako dokumentazioa Ekonomi eta Lurralde Garapeneko Sailaren bulego birtualaren bidez aurkeztu behar dira (www.bizkaia.eus/sustapena-bulegobirtuala). Horretarako, enpresak sinadura elektronikoa eduki behar du edo, BizkaiBai zerbitzuan izena emanda egon behar du; azken kasurako, Orueta Apezpikua 6an dauden bulegoetan txartela eskatuz.

Eskabidean aurkeztu beharreko agiriak (10.1. artikulua)

  • Eskabidea.
  • Kontratu, edota fakturen kopia eta hauen ordainketaren frogariak dagoeneko ordainduak baldin badaude.
  • Leasing kasuetan, poliziaren kopia, inbertsioaren faktura eta erosteko aukera gauzatzeko konpromisioa egiatatzeko agiria.
  • Hartzekodunaren fitxa (BFAren baitan ez badago).
  • Pertsona fisikoa edo nortasun juridikorik gabeko erakundeak*:
  • Errolda-ziurtagiri eguneratua (* kide guztiena).

LAABean alta emanda ez egonez gero, kasuan kasuko mutualitatean alta emanda egotearen agiria (* kide batena behintzat)

Justifikazio dokumentuak ( 10.2. artikulua)

Fakturen ordainketen frogaririak, SOILIK eskabidea egierakoan aurkeztu baldin ez badira.

Araudi Araupetzailea eta dokumentuak

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...