LANBIDE EUSKAL ENPLEGU ZERBITZUAN ENPLEGU-ESKATZAILE GISA IZENA EMANDA DAUDEN LANGABEEI LAN-KONTRATUA EGITEN DIETEN BILBOKO ENPRESEENTZAKO LAGUNTZAK [BILBO]

Bilbon ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraztera zuzendutako laguntza ekonomikoak, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.

Enpresentzako laguntzak : 9.000 euro kontratu bakoitzeko

Tokiko enpresek, gehienez ere, 9.000 euroko laguntzak jaso ahal izango dituzte bereziki kaltetuta dauden kolektiboetako pertsonak sei hilabetez edo gehiagoz kontratatzeko. Horrez gain, 3.000 euro arteko laguntzak eskuratu ahal izango dituzte hiru hilabetez lanaldi osorako egiten duten kontratu bakoitzagatik, eta 6.000 euro sei hilabetez edo gehiagoz lanaldi osorako egiten duten kontratu bakoitzagatik.

Era berean, lan-merkatura sartzeko prozesua bidezkoa izan dadila sustatzeko, EMAKUMEAK kontratatzen dituzten enpresek % 10eko gehikuntza izango dute jasotzen dituzten laguntzetan. Horrez gain, azken hilabeteetan hiriko langabeziak gora egin duela ikusita, lehentasuna emango zaio enplegua COVID-19aren ondoriozko alarma-egoera deklaratu ondoren galdu duten pertsonak kontratatzeari. Diru-laguntzaren %50a emakumeak kontratatzen dituzten enpresentzat zuzenduko da.

Beste alde batetik, enpresak ezingo du langile bera kontratatzeko beste dirulaguntza bat eskatu, aurreko deialdietan dagoeneko langile horri dagokion dirulaguntza jaso badu.

Lehentasuna emango zaio zailtasunak dituzten kolektiboak kontratazeari

3.000 €-rainoko edo 6.000 €-rainoko laguntzak eskuratzeko, enpresek langabezia-egoeran dauden pertsonak, bai eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eduki eta hiribilduen erroldatuta egon ere kontratatu beharko dituzte.

9.000 €-ko laguntzak jaso nahi dituzten enpresen kasuan, talde hauetakoren bateko pertsonak kontratatu beharko dituzte:

  • Diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzen dituzten onuradunak edo titularrak
  • Iraupen luzeko langabeak
  • 35 urte baino gutxiagokoak
  • 55 urtetik gorako pertsonak

Araudia

Bilboko lan-kontrataziorako laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdia, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako 2020eko ekitaldiko laguntza deialdiaren barruan.

Azken berriak