Gasteizen ohiko lan-merkatuko lanaldi osoko nahiz partzialeko kontratazioa sustatu eta erraztera zuzendutako laguntza ekonomikoak, bereziki, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa izena emanda dauden langabeena eta lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonena.
Nork
Deialdiaren baldintzak betetzen dituzten Enpresa edo entitateek jaso ahal izango dituzte programa honetako diru-laguntzak, edozein delarik ere beren forma juridikoa, baldin eta diruz laguntzeko moduko jarduerak, zuzenean, Gasteizko udalerriko lantoki batean garatzen badute.
Epea
Hiru epe dira:
- Deialdi honen laburpena ALHAOn argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita eta 2022ko otsailaren 15era arte.
- 2022ko otsailaren 16tik eta 2022ko apirilaren 15era arte
- 2022ko apirilaren 16tik eta 2022ko ekainaren 10era arte.
Betebeharrak
- Diruz lagundu daitezkeen kontratazioak 2021eko uztailaren 1etik 2022ko martxoaren 1era bitartean egin behar dira (egun hori barne). Diruz lagundutako aldia 6 hilabetekoa izango da gehienez, eta 2022ko maiatzaren 31ra artekoa beti.
- Diruz lagundu daitekeen aldi hori bukatutakoan aurkeztu beharko da eskabidea.
- Deialdiaren oinarrietan daude zehaztuta entitate onuradunen gainerako betebeharrak, kontratatu beharreko pertsonen ezaugarriak eta diruz lagundu daitezkeen ekintzak.