[EUSKADI] Gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak 2016

Agindu honen xedea da Eusko Jaurlaritzak, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bidez, 2016ko ekitaldirako eman ahal izango dituen diru-laguntzak arautzea eta deialdia egitea. Laguntzek honako helburu hauek izango dituzte:

a) Langabeak kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara sartzea , bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe gisa.

b) Besteen konturako lan-kontratua duten eta bazkideak ez diren jarduneko langileak sartzea kooperatiba-sozietateko edo lan-sozietateko forma juridikoa duten enpresetara, bazkide langile edo lan-bazkide gisa.

c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide langile edo lan-bazkide gisa enpresaratzea.

d) Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titularrak nekazaritza-kooperatibetan sartzea, bazkide gisa.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

– a, b eta c kasuetan adierazitako kasuetan, eskubide osoarekin bazkide langile edo lan-bazkide mugagabe moduan sartzea 2015eko abuztuaren 1etik 2016ko ekainaren 30era bitarteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla

– d artikuluan ageri den kasuan, eskubide osoarekin bazkide mugagabe moduan sartzea 2015eko abuztuaren 1etik 2016ko ekainaren 30era bitarteko egunen batean, bi egun horiek ere barnean direla

Berariazko eskakizunak:

a) Langabeen kasuan:

– Langabe gisa erregistratuta egotea enpleguko zerbitzu publikoan, gutxienez hiru hilabeteko antzinatasunaz. Antzinatasun horrek etenik gabekoa izan beharko du, eta bazkide bezala sartu aurrekoa, bi egoeren arteko etenik gabe. Baldintza hori bete behar izanez gero, ekainaren 24ko 4/1993 Legeak, Euskadiko Kooperatibei buruzkoak, araututako probaldia hasteko egunean bete beharko da.

– Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabetu horiek.

b) Besteren kontura lan egiten duten langileak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

– Besteren konturako langileak onuradun izan daitezke, baldin eta bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakundean sartu aurreko lan-kontratua sei hilabetetik gorako antzinatasuneko kontratua bada enpresan bertan. Ez da diru-laguntzarik emango lan-kontratu mugagabea goi-zuzendarien lan-harreman berezia arautzen duen 1382/1985 Errege Dekretuaren aplikazio-eremuaren barnean egin bada.

– Legezko subrogazio baten haritik eta gizarte-ekonomiako erakundea esleipendun suertatzen den zerbitzu-kontrata edo administrazio-emakida baten ondorioz, langileak bazkide langile edo lan-bazkide gisa gizarte-ekonomiako erakunde batean sartzen diren kasuan, ezinbesteko baldintza izango da sartutako bazkideak jatorrizko erakundean kontratu mugagabea izan duten besteren konturako langile izatea.

c) Desgaitasuna duten pertsonak bazkide gisa sartzen diren kasuan:

– Desgaitasuna duten pertsonak izanda, enplegu-zentro berezietatik badatoz eta gizarte-ekonomiako erakunde batean era iraunkorrean sartzen badira, betiere kontuan hartuta gizarte-ekonomiako erakunde hori izan daitekeela haien zerbitzuak ematen zituzten enplegu-zentro berezia. Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen lantokiren batean enpresaratu beharko dira langabetu horiek.

– Agindu honetan ezarritakoaren ondorioetarako, desgaitasuna duten pertsonak izango dira gutxienez % 33ko baliaezintasuna onartuta duten gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsorialak.

d) Nekazaritza-kooperatibetan sartzen direnen kasuan:

– Nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta jarduera mistoetan diharduten ustiategien titular izatea, betiere beren kasa eta zuzenean egiten badituzte hura ustiatzeko beharrezkoak diren jarduerak, denbora osoan edo partzialean.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatibetan bazkide gisa sartzea.

– Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako ustiapenak izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza-kooperatiba bateko bazkide badira, bazkide izaten gutxienez 5 urte daramatela, justifikatutako arrazoi objektiboak direla medio nekazaritza-kooperatibaz aldatzen badira, arrazoi horiek egiaztatuko dira nekazaritza-sektoreko kooperatibak ordezkatzen dituen erakundeak emandako aldeko txostenaren bitartez.

3.– Halaber, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13. artikuluan aipatzen diren baldintzen mende dauden pertsona edo erakundeak ezingo dira agindu honek araupetutako diru-laguntzen onuradun izan.

Diru-laguntzen zenbatekoa eta zenbateko hori zehazteko irizpideak.

1.– Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak honako zenbateko hauek emango ditu, diru-laguntza gisa:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.500 euro. 127. zk. 2016ko uztailaren 5a, asteartea EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/2945 (15/5)

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 1.500 euro.

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuengatik: 2.000 euro.

2.– Kopuru horrek hirurehun (300) euroko igoera izango du, gehienez jota, ondorengo ataletan aipatutako kontzeptu bakoitzarengatik, eta metatu ahal izango dira:

a) Emakumea izatea.

b) Desgaitasuna duen pertsona izatea, hau da, gutxitu fisiko, psikiko edo/eta sentsoriala izatea, eta gutxienez ehuneko 45eko ezintasuna onartuta edukitzea.

c) Eusko Jaurlaritzak eta Justizia Ministerioak espetxeei buruz izenpetutako hitzarmena gogoan, kooperatiba edo lan-sozietate batean bazkide gisa sartutako hirugarren graduko presoak eta baldintzapean aske utzitakoak izatea.

d) Guraso bakarreko familiako aita edo ama izatea, hau da, ordaindutako jarduerarik egiten ez duten seme edo alaba bat edo batzuk haren mende izatea.

e) Genero-indarkeriaren biktima izan diren pertsonak. Egoera horretan daudela kontuan hartuko da haiek eta haien seme-alabek indarkeria fisiko edo psikikoaren biktima izan badira, ezkontideak edo antzeko afektibitate-harremana dela medio modu egonkorrean harekin lotuta egon den edo lotuta dagoen pertsonak eragindakoa bada, betiere gertakari horiek genero-indarkeriaren biktimak babesteko aginduarekin egiaztatu badira, edo ministerio fiskalaren txostenaren bidez. Txosten horrek adierazi behar du jasota dauden zantzuen arabera salatzailea genero-indarkeriaren biktima dela, genero-indarkeriako gertakariek eragindako babesteko agindua edo kondena-epaia ematen den bitartean.

f) Gizarteratze- eta laneratze-prozesua azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuan araututako laneratze-enpresa batean bukatu dutenak. Dekretu horren arabera laneratze-enpresen kalifikazioa arautzen da, horietara sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen da eta laneratze-enpresen erregistroa sortzen da, baldin eta sozietate kooperatibo edo lan-sozietatean sartze hori prozesua amaitu ondorengo lehen hamabi hilabeteetan gertatzen bada.

g) Terrorismo-ekintzen biktimak izan diren pertsonak, irailaren 24ko 214/2002 Dekretuaren III. kapituluaren II. tituluak haien laneratzea sustatzeko ezarritakoaren arabera –dekretu horrek arautzen du terrorismoaren biktimei laguntzeko programa–, eta terrorismo-ekintzen biktimen seme-alabak eta ezkontideak, biktima hori hil bada edo ordaindutako jarduera egitea galarazten dion ezintasuna badu.

h) Toxikomano ohiak (alkoholiko eta drogazale ohiak), hau da, agindu honetan aurreikusten diren laguntzen ondorioetarako, lan-talde terapeutikoaren iritziz desintoxikazio- eta desohitze-faseak gaindituta etengabeko tratamenduan sei hilabete baino gehiago daramaten pertsonak, lanaren bitartez gizarteratzeko programa batean sartzea interesgarritzat jotzen bada.

3.– Ematen den diru-laguntzak ez ditu gaindituko, inola ere, pertsona onuradunak harpidetutako kapitalari (gehi, sarrera-kuota edo jaulkipen-prima) dagozkion portzentajeak, zehazki, dagokion kooperatiba-sozietatean edo lan-sozietatean bazkide gisa sartzerakoan:

a) 1.a) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 100.

b) 1.b) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 50. 127. zk. 2016ko uztailaren 5a, asteartea EUSKAL HERRIKO AGINTARITZAREN ALDIZKARIA 2016/2945 (15/6)

c) 1.c) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75.

d) 1.d) artikuluan aurreikusitako kasuetan: % 75. Lanaldi partziala eginez gero, portzentajea izango da harpidetutako kapitalaren % 50.

Aplikatu beharreko araudia

AGINDUA, 2016ko uztailaren 1ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, gizarte-ekonomiako enpresetara bazkideak sartzeko laguntzak arautzen dituena eta laguntzetarako deialdia egiten duena.

Azken berriak

Soldata erregistratzeko betekizun berria

Langilerik baduzu kontratupean, soldata-erregistro bat ere bete beharko duzu Azken hilabeteotan asko hitz egin da lanaldiaren erregistroa osatzeko betebeharrari buruz,...