[EUSKADI] Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Lehen aukera programa 2016

  • Deialdia

Deialdi honen xedea da titulua edo prestakuntza izanik ere, beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresek edo beste erakundeek kontratatzeko oinarriak ezartzea, eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, haien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortu eta haien laneratzea sendotzearen bidez.

  • Diruz lagun daitekeen egitatea

Lan-kontratu mugagabeak baita ere gutxienez 6 hilabete iraungo duten praktiketako kontratuak, baldin eta gazteei egiten bazaizkie, eta haien helburua bada EAEko lantokietan lanpostuak betetzea.

  • Enpresa onuradunak

Enpresa pribatuak, haien forma juridikoa edozein izanda ere, hala nola banako enpresaburuak, ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak, elkarteak eta fundazioak, baldin eta 4. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako baldintza orokorrak betetzen badituzte

  • Kontratatutako pertsonek bete beharreko baldintzak

a) 30 urtetik beherakoak izatea.
b) Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
c) Honako titulazio hauetakoren bat izatea:

– Lizentziatura edo unibertsitateko gradua, Ingeniaritza, Arkitektura.

– Unibertsitateko diplomatura, Ingeniaritza teknikoa, Arkitektura teknikoa.

– Lanbide Heziketa arautuko eta berariazko lanbide-heziketako goi-mailako edo erdi-mailako teknikaria; teknikari laguntzailearen (LH1) eta teknikari espezialistaren (LH2) tituluak horien baliokideak izango dira.

– Aurrekoen baliokide gisa ofizialki aitortutako beste titulazio batzuk.

– Profesionaltasun ziurtagiria.

Gazte Bermea Sistemaren datu- basean identifikatuta daudenei lehentasuna emango zaie hautaketa-prozesuan. http://www.empleo.gob.es/es/garantiajuvenil/accesoJovenes.html

  • Hautatze-prozesua

LANBIDE automatikoki aukeratutako pertsonekin kontaktuan jarriko da.
Automatikoki ez bada inor aukeratzen, LANBIDEk bere web-orrian lan eskaintzak argitaratuko ditu, eta baldintzak bete dituztenek interesaturik egonez gero, izena eman beharko dute.

  • Epea

Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da epea, eta 2016eko azaroaren 21ean amaituko da.

  • Argibide gehiagorako:

Interneten:

http://www.lanbide.euskadi.eus/informazioa/lehen-aukera-bi/y94-general/eu/

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...