Gaueko aisialdiko establezimenduetarako laguntza-programa 2021 [Euskadi]

Nori dago zuzenduta

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko
unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek eta artikulu honetako 3. apartatuan zerrendatutako jardueren artean dauden EAEko gaueko aisialdiko establezimenduen titular diren mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere. Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik eta alta emanda dagoen horien EJSN kodea edo Agindu honen ondorioetarako baliokidea den EJZren epigrafea hurrengo apartatuan adierazitakoarekin bat badatoz:

EJSN kodea EJZ epigrafea Epígrafearen testua
5630 16731 Kafetegi eta tabernetan. Kategoria berezikoak.
5630 16732 Kafetegi eta tabernetan. Bestelako kafetegi eta tabernak.
5630 16746 Kafetegi eta tabernetan. Antzokietan eta gainerako ikuskizunetan ezarritako zerbitzuak, zeinak ikuskizunaren orduetan bakarrik egoten baitira irekita.
9329 19691 Dantza-aretoak eta diskotekak

Eta ixteko ordutegiak honako hauek badira, betiere:

  1. a) taldea: ixteko ordua, 02:30ean.

            – Pubak eta taberna bereziak

  1. b) taldea: itxiera-ordua, 04:30ean.

            – Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.

Informazio gehiago

    

Azken berriak