[GASTEIZ] Ostalaritza-Enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak 2017

  • Onuradunak: merkataritza-jardueren bat duten pertsona fisiko nahiz juridikoak izan ahalko dira onuradun, beren establezimendua -aldez aurretik bazegoena zein sortu berria- Gasteizko Udalerrian.
    • Enpresaren jarduera nagusia Ekonomi Jardueren gaineko Zerga dela eta finkatutako enpresa-multzo edo epigrafe hauetakoren batekoa izatea: 671, 672, 673: Elikadura zerbitzua, jatetxe, kafetegi eta tabernetan 676: Elikadura zerbitzua txokolategi, izozki-denda eta hortxata-dendetan.
    • Aurreko puntuan adierazitakoa gorabehera, ez zaie diru-laguntzarik emango ekonomia-jarduera bakarra asteburuetako gaueko ostalaritza duten enpresei, salbu eta egiten diren inbertsioen helburua gaueko ostalaritza-jarduera eguneko ostalaritza-jarduera bihurtzea bada.
    • 2016ko deialdian lokal beragatik laguntza jaso ez izana
  • Epea: 2017ko maiatzaren 4tik ekainaren 2ra.
  • Dena delako lokalean 2016ko ekainaren 25etik eskabideak aurkezteko azken egunera bitartean egiten diren inbertsio-proiektuetarako emango dira diru-laguntzak:
    • Ildo horretatik, ekintza hauetarako jaso ahal izango da diru-laguntza:
      • Eraberritze-obrak: merkataritza-lokala egokitu, berritu edo handitzeko egiten diren obrak oro.
      • Lokalaren ekipamendua: aktibo finko berriko elementuetan egindako inbertsioak: Jarduera nagusiarekin zerikusia duen makineria. Jarduerari lotutako altzariak Ekipo informatikoak eta kudeaketa-software informatikoa. Segurtasun-ekipoak
      • Ostalaritza-jarduera abian jarri edo establezimendua eraberritzeko aurreproiektu edo proiektu teknikoak kontratatzea. Lokalaren kalifikazio energetikoa lortzeak sortutako gastuak.
      • Diruz lagundu daitekeen jarduerak establezimenduan izango duen metro koadro erabilgarri bakoitzeko gutxienez 150,00 eurokoa izan beharko du diruz lagundu daitekeen inbertsioak.
  • Eskabideak balioetsi ondoren, puntuaziorik handiena lortzen dutenek diruz lagundu daitekeen inbertsioaren ehuneko 40ra arte eskuratu ahal izango dute. Bestalde, gutxieneko puntuazioa lortzen dutenek ehuneko 25era arteko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute. Puntuaziorik handienaren eta gutxienekoaren arteko gainerako proiektuei proportzio lineala aplikatuko zaie diru-laguntzaren portzentajea kalkulatzeko. Enpresa bakoitzari dagokion gehieneko laguntza kalkulatzeko, proiektuaren kokalekua aintzat hartuko da. Hain zuzen ere, hauek izango dira diru-laguntzaren gehieneko kopuruak:
    • 150,00 euro jarduerarako azalera erabilgarriko metro koadro bakoitzeko, Erdi Aroko hirigunean, Gorbeia kalearen inguruan, Gasteiz hiribidearen inguruan, Zabalgunean, Bigarren Zabalgunean edo Zaramagan kokatutako proiektuak direlarik (II. eranskina). Diru-laguntza ezingo da izan, inolaz ere, 16.000,00 eurotik gorakoa.
    • 100,00 euro jarduerarako azalera erabilgarriko metro koadro bakoitzeko, II. eranskinean adierazten direnez bestetan kokatutako proiektuak direlarik. Diru-laguntza ezingo da izan, inolaz ere, 12.000,00 eurotik gorakoa.
  • Gasteizko udalerrian ostalaritza-enpresa txikiak ezarri eta modernizatzeko laguntza ekonomikoak emateko udal programaren deialdia. 2017. urtea
  • Informazio-liburuxka pdf.

Azken berriak

Gasteizko Ekonomia Suspertzeko Plana

Gasteizko udalak laguntzak jarri ditu abian merkatariei, ostalariei eta hainbat sektore ekonomikotako enpresa txikiei laguntzeko. Planak 2,7 milioi eurotan baloratutako ekintzak ditu,...

Autonomoentzako COVID-19 laguntzak Nafarroan

Nafarroako Gobernuak zuzeneko eta aparteko bi laguntza-mota onartu ditu autonomoen taldearentzat: lehena 2.200 eurokoa da, eta martxoaren 17ko 8/2020 Errege Dekretuaren 17....